Ziazerbaz eta gaztaz betetako alberjiniak

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
1 eta 2 ordu bitartean
Ziazerbaz eta gaztaz betetako alberjiniak

Descargar

kcal
284 14%
Azúcares
7,4 8%
Grasas
18 26%
Grasas saturadas
7 33%
Sal
0,4 7%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Alberjiniak luzetara erdibituko ditugu eta ur gazitan beratzen edukiko ditugu 20 minutuz. Ondoren betegarria prestatuko dugu: Tipula zuritua zerrendatan moztuko dugu, eta baratxuri-aleak xerra finetan. Zartagin bero batean jarriko ditugu oliba-olio pixka batekin eta gatz pixka batekin. Su ertainean salteatuko ditugu. Tipula gorritzen hasten denean, ziazerbak garbituta eta pixka bat zatituta gehituko ditugu. Zartagineko nahaskia hainbat segundoz sueztituko dugu, sua moteldu eta arrautza irabiatuak, Parmako gazta eta gatz pixka bat gehituko ditugu. Nahaski osoa landuko dugu ore uniformea lortu arte. Alberjinia-erdiei beratzen edukitako ura kenduko diegu eta sukaldeko zapi batekin lehortuko ditugu. Ur gazia duen kazola batean edukiko ditugu 15 minutuz, irakin arin baina etengabean. Alberjiniak uretatik atera eta xukatu ondoren, labeko erretilu batean jarri eta ziazerba- eta gazta-nahaskiarekin beteko ditugu. Labean sartu eta 250 ºC-tan edukiko ditugu gainaldea gainerre arte. Berotan zerbitzatuko ditugu tipulin moztu berriarekin apainduta.
Alberjiniak koipe gutxiko janaria dira. Burdina, proteinak, kaltzioa, zuntza, fosforoa, potasioa, iodoa, magnesioa sodioa eta A, B9, C eta K bitaminak dituzte. Alberjiniak purina asko ditu eta azido uriko altua duten kontsumitzaileek kontuan izan behar dute. Gauza bera gertatzen da ziazerbekin, purinak dituztela. Bestalde, A, B9 eta K bitamina asko dituzte eta baita burdina, proteinak, kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, magnesioa, sodioa, fosforoa eta B3, B7, C eta E bitaminak ere. Arrautzarekin prestatzen da eta arrautzak E, K, D, A, B7, B5, B3 bitaminak eta potasioa, burdina, kaltzioa, fosforoa, iodoa, zinka eta magnesioa mineralak ditu. Parmako gaztak fosforo eta B2 bitamina kantitate handiak ditu eta baita, kaltzioa, burdina, potasioa, iodoa, zinka, magnesioa, sodioa eta B3, B7, B9, B12 eta K bitaminak ere.

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 alberjinia
  2. 150 g tipula
  3. 300 g ziazerba-hosto
  4. 2 baratxuri-ale
  5. 2 arrautza
  6. 100 g Parmako gazta
  7. 40 ml oliba-olio
  8. 200 ml etxeko tomate-saltsa
  9. Tipulin-zurtoin batzuk

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/