Bihi osoko arroza txirla eta txipiroiekin

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad media
Tiempo
30 minututik ordubetera
Bihi osoko arroza txirla eta txipiroiekin

Descargar

kcal
313 16%
Azúcares
5,7g 6%
Grasas
3,9g 6%
Grasas saturadas
0,8g 4%
Sal
1g 17%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Lapiko baxu bat sutan jarri, olioa bota eta brounoisse eran (laukitxo oso txikitan) xehatutako tipula, piperra, baratxuriak eta tomatea frijitzen jarri. Barazkiak gorritzen hasi orduko, aldez aurretik zati erregularretan moztutako eta garbitutako txipiroiak gehitu. Sutan utzi barazkiekin batera. Txirlak garbitu eta lurrunetan ireki beste lapiko batean. Guztiz kozinatu baino lehen, txirlak gordeko ditugu, irekita. Mahai-zapi bat erabiliz, txirlen zukua iragazi eta arrain saldarekin nahastu. Barazkiak frijituta eta txipiroiak erdi eginda daudenean, bihi osoko arroza gehitu. Dena sueztitu eta arrain eta txirlen saldarekin estali (arroza baino bi aldiz salda gehiago). Irakiten hasi arte itxaron, gatza bota eta su motelean egosten utzi, 35 minutuz. Bihi osoko arrozak arroz tradizionala baino egosketa-denbora gehiago behar du, eta batzuetan, salda gehiago ere gehitu behar zaio. Hala ere, aurreko gauean beratzen jartzen badugu denbora dezente aurreztuko dugu. Egosten bukatu baino 5 minutu lehenago, txirla irekiak jarri arrozaren gainean. Arroza prest dagoenean, sutik kendu eta sukalde-zapi batekin estali. Egonean utzi 10 minutuz eta zerbitzatu.
Errezeta hau plater bakar moduan har dezakegu, baina, hobetu nahi badugu, barazki-errazio batekin osa dezakegu (esaterako, entsalada edo gazpatxo bat) eta azkenburu gisa, fruta batekin. Plater honekin, bihi osoko zereal errazio bat hartuko dugu eta barazki eta arraineko ia beste bat. Bihi osoko arroza erabiliz, arroz zuriak fintze-prozesuan zehar galtzen dituen nutrienteak hartzen ditugu. Bihi osoko zerealek zuntz, proteina, bitamina eta mineral gehiago eskaintzen dizkigute.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 250 g bihi osoko arroz
  2. 150 g txirla
  3. 200 g txipiroi
  4. Tipula 1
  5. Tomate 1
  6. Piper gorri 1
  7. 4 baratxuri ale
  8. 500 ml arrain salda
  9. 20 ml oliba-olio birjina estra
  10. Perrexila
  11. Gatz apur bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/