Ziazerbak mahaspasekin eta sagarrarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Ziazerbak mahaspasekin eta sagarrarekin

Descargar

kcal
134 7%
Azúcares
13 15%
Grasas
5,8 8%
Grasas saturadas
0,9 5%
Sal
0,4 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Ziazerba eskutadak garbituko ditugu, hostoak zati handitan txikitu eta zurtoina kenduko diegu. Mahaspasak ardo gozotan beratzen edukiko ditugu ordubetez. Zartagin bat berotzen jarri, oliba-olioa bota, eta pixka bat gorrituko ditugu tipulin freskoa eta baratxuri-alea, dena brunoise erara moztuta. Barazkiak gorritzen direnean, mahaspasak eta kubotan moztutako sagarra gehituko ditugu, haiek ardotan beratzen eduki eta xukatu ondoren. Dena salteatuko dugu pixka bat karamelutu arte, eta orduan ziazerba-hostoak gehituko ditugu. Hostoak bizkor sueztituko ditugu zartagineko salteatuekin batera. Gatza bota eta berehala zerbitzatuko dugu.
Ziazerbak elikagai baliotsua dira; K, B9 eta A bitamina ugari dituzte. Kaloria gutxiko elikagaia da eta mantenugai asko ditu. Burdina, kaltzioa, zuntza, potasioa, magnesioa, fosforoa eta proteinak dituzte. Baita B3, B7 eta E bitaminak eta purinak ere. Eta purinak dituztenez, azido uriko altua duten jankideek neurrian kontsumitu behar dute. Mahaspasekin prestatzen da, eta mahaspasek karbohidrato, zuntz eta azukre asko dituzte eta baita burdina, kaltzioa eta A, C eta B3 bitaminak ere. Kaloria gutxiko eta ia gantz aserik gabeko errezeta da.

Ingredientes (4 personas)

  1. 200 g ziazerba fresko
  2. 50 g tipuleta fresko
  3. baratxuri-ale bat
  4. 50 g mahaspasa
  5. 100 g errege-sagar
  6. 50 ml ardo gozo
  7. 30 ml oliba-olio
  8. Gatz pixka bat

sReceta online en: