Txahal-xerra gainerreta barrengorriekin
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad media
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 288 14%
- Azúcares
- 3,3g 4%
- Grasas
- 16g 22%
- Grasas saturadas
- 8g 39%
- Sal
- 1g 10%
Modo de preparación
Xerrak apur bat egingo ditugu plantxan, buelta eta buelta.
Tipula eta baratxuri-alea zurituko ditugu, zerrenda finetan zatitu eta zartagin batean salteatuko ditugu oliba-olio apur batekin. Urre-kolorea hartzen hasten direnean, garbitutako eta brounoisse eran (laukitxo oso txikitan) zatitutako barrengorri garbiak gehituko ditugu. Dena ia potxatuta dagoenean, gatza botako diogu, oliba-olioa kenduko diogu eta geroko gordeko dugu.
Bexamel-saltsa egingo dugu. Su baxuan dagoela ontzi batean urtutako gurina jarriko dugu. Ondoren, irina gehituko diogu eta frijitzen utziko dugu gurin horretan eta apurka eta poliki esne beroa gehituko diogu. Gatza botako diogu eta pixkanaka erdia barrengorrien salteatuaren gainean botako dugu. Nahastu, eta epeldu arte utziko dugu gogor dadin. Xerrak nahasketarekin beti, bildu eta labeko erretilu batean jarriko ditugu. Bexamelaren gainerakoa gainetik bota, gazta arraspatuarekin hautseztatu eta labean gainerreko dugu. Gainazala gainerretzen denean, zerbitzatu egingo dugu.
Txahal-xerra mineral eta balio biologiko ugari dituen proteina kopuru handiko elikagaia da. Gainera, burdinaren, potasioaren, fosforoaren, zinkaren eta B2, B3, B6 eta B12 bitaminen iturri ere bada. Haragi gorriak kolesterola eta purinak ere baditu, eta hori kontuan izan behar dute azido uriko edo kolesterol maila handiak dituzten kontsumitzaileek. Haragiaren ebaketa, xerra, gihar askokoa da, hau da, koipe gutxiko haragi gorria da eta gure ohiko elikaduran erabil daiteke, nahiz eta gehienez 2 aldiz astean. Kasu honetan haragi gorria barrengorriekin eta bexamel-saltsarekin laguntzen da. Barrengorriak, barazki izanik, osagarri ezin hobea da haragi gorrietarako. Bexamel-saltsak kaloria eta kalitate handiko proteina gehiago gehituko dizkio platerari, baina baita kaltzio eta A bitamina kopurua interesgarria ere. Koipe saturatu eduki moderatua duen errezeta da, eta beraz, menua osatuko duten gainerako platerek koipe saturatu asko ez izatea gomendatzen da.
Ingredientes (4 personas)
- 4 txahal-xerra fin
- 30 g tipula
- 100 g barrengorri
- 1 baratxuri-ale
- 30 g gurin
- 30 g irin
- 200 ml esne epel
- 10 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
- 40 g gazta arraspatu
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
