Jogurt naturalezko irabiakia sagar-konpotarekin eta kanelarekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Jogurt naturalezko irabiakia sagar-konpotarekin eta kanelarekin

Descargar

kcal
210 11%
Azúcares
28g 31%
Grasas
7g 10%
Grasas saturadas
3g 17%
Sal
0,1g 2%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Jogurtak irabiagailuaren edalontzian jarri, esne osoa eta bi arrautza-gorringo gehitu, eta krema bihurtu arte irabiatuko dugu. Osagai guztiak hotzean erabiliko ditugu, hozkailutik atera berritan, eta irabiakia hotz zerbitzatuko da halaber. Irabiakia hozkailuan gorde nahi bada, itxitako edukiontzi batean gorde daiteke, ahal dela beirazkoa, ez dezan hartu irabiakiaren osagaienak ez diren usain eta zaporeak. Sagar-konpota prestatuko dugu (sagarrak xerratu eta kanela-makilarekin mikrouhin-labean egingo ditugu, edukiontzi egoki batean, 10 minutuz gutxi gorabehera), eta hozkailuan hozten utziko ditugu. Koilarakada batzuk sagar-konpota botako ditugu zerbitzatzeko kopan edo edalontzian, gainean jogurt-irabiakia gehituko dugu, eta kanela-hautsarekin hautseztatuko dugu. Hotz zerbitzatuko dugu, edo giro-tenperaturan baino apur bat freskoago.
Errezeta osasungarri, fresko eta zaporetsua. Sagar-konpota eta kanela erabiltzen da jogurta naturalki gozatzeko, eta fruta-errazio bat gehitzen zaio. Kaloriak eta koipeak gutxitu nahi badira, jogurt natural osoa erabil daiteke greziar erakoaren ordez, baina gomendagarria da esneki osoak hartzea bitamina lipodisolbagarriei onura atera ahal izateko (elikagaien zati koipetsuetan daude soilik): adibidez, A bitaminari eta D bitaminari. Gainera, azken hori beharrezkoa da esnekiek ematen diguten kaltzioa ahal bezain ondo asimilatzeko. Primerako errezeta da txikienek fruta har dezaten, zaila egiten bazaie, eta azukre erantsiak dituzten jogurtetara jo behar ez izateko, adibidez, azukredunetara edo zaporetakoetara.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 greziar erako jogurt natural
  2. 100 ml esne oso
  3. 2 arrautza-gorringo
  4. 4 errege-sagar
  5. Kanela-makil bat
  6. Kanela-hautsa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/