Esne egosia intxaurrekin eta mahaspasekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
2 ordu baino gehiago
Esne egosia intxaurrekin eta mahaspasekin

Descargar

kcal
281 14%
Azúcares
27g 30%
Grasas
16g 23%
Grasas saturadas
4g 22%
Sal
0,1g 2%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Esnea egosiko dugu altzairu herdoilgaitzezko edo esmaltatuzko kazola batean 30 minutuz su motelean kanela-txotxarekin batera. Etengabe eragingo diogu kazola-hondoa erre ez dadin. Esnea egosi ondoren azukrea eta 2 koilarakada margarina gehituko dizkiogu eta sua minimora jaitsiko dugu eragiteari utzi gabe. Ordubetez egon behar du egosten. Ordubetez egosten egon ondoren, intxaurrak gehituko ditugu, zurituta eta zatituta, eta beste 30 minutuz utziko dugu sutan. Kazola sutatik kendu eta mahaspasak gehituko ditugu. Giro-tenperaturan pausatzen utziko dugu epeldu arte. Hotza edo epela zerbitza dezakegu katilu indibidualetan.
Gosaritarako, goiz erdirako edo askaritarako balio dezakeen errezeta da. Azken buruko gisa ere har daitekeen arren, dezente kaloria dituenez, otordu baten ondoren astuna izan liteke. Horregatik, errezeta hau aldian behin egitea gomendatzen dugu. Kaloria-karga azukre-kantitateak (azukrea eta mahaspasak) eta koipeek (margarina eta intxaurrak) zehazten dute, azken horietan gehienak gantz-azido asegabeak (omega 3, omega 6) diren arren. Azukreek irtenbide erraza dute, saiatu kantitatea murrizten eta/edo erabili kaloriagabeko edulkoratzaileak; guztizko kaloriak ere murriztu egingo dira.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 500 ml esne
  2. Kanela-txotx bat
  3. 50 g azukre
  4. 20 g margarina
  5. 50 g intxaur
  6. 50 g mahaspasa

sReceta online en: