Kalabazinez betetako solomo ontzutua azenario-saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baja
- Tiempo
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 420 21%
- Azúcares
- 6,5g 7%
- Grasas
- 8g 11%
- Grasas saturadas
- 2g 11%
- Sal
- 1g 21%
Modo de preparación
Solomo-liburuxkak ohiko xerren tamaina bikoitza duten eta erditik irekitako solomo-puskak dira. Oso lodiak ez diren 2 solomo xerrekin ere egin daiteke.
Oliba-olio pixka bat eta oso puska txikitan moztutako baratxuri-alea dituen zartagin batean xaflatan ebakitako kalabazina salteatuko dugu, gatz apur batekin, eta al dente utziko dugu, hau da, kalabazina apur bat gordin dagoela.
Kalabazin-xaflak prestatu ostean, zartaginetik atera eta geroko gordeko ditugu. Kalabazina solomo-liburuxkaren barnean sartuko dugu.
Liburuxka bakoitza lehenik irinetik pasatu eta, ondoren, arrautza irabiatutik pasatuko dugu eta, azkenik, ogi arraspatutik.
Eskuekin ongi prentsatuko dugu modu konpaktuan arrautzeztatuta gera daitezken.
Olio bero ugaritan frijituko ditugu, atera aurretik ongi xukatuko dugu eta paper xurgatzaile baten gainean ezarriko ditugu zerbitzatu aurretik.
Juliana eran (tira finetan) moztutako tipula, xerratutako baratxuri-aleak eta azenario-xaflak salteatuko ditugu.
Barazkia biguntzen denean, koilarakada irin gehituko dugu eta krema bat sortu arte mugituko dugu.
Krema horretan haragi-salda edo haragi-saldaren estraktua botatako ura gehituko dugu eta 10 minutuz prestatuko dugu.
Saltsa hori birrindu egingo dugu, saltsa fin bat eratu arte.
Bota gatz apur bat, beharko balu.
Platerean azenario-saltsa apur bat jarriko dugu eta gainean solomo-liburuxkak kalabazinarekin.
Errezeta honetan barazkiak sartu ahal izan ditugu: kalabazina eta azenarioa. Kasu honetan betegarri eta saltsa gisa balio dute, ohikoena urdaiazpikoz eta gaztaz betetzea bada ere. Nahiz eta errezeta honetako osagai nagusiek (txerri-solomoa, kalabazina eta azenarioa) ez dituzten kaloria asko, prestatzeko moduak kaloria ugari gehitzen dizkio. Arrautzeztatutako elikagaia frijitu egin behar da eta, horrek, nabarmen areagotzen du plateraren energia-balioa. Beraz, plater oso nutritiboa da, baina baita energetikoa ere. Hori dela-eta, ez da maiz jatea gomendatzen, ezta gizentasun-kasuetan ere.
Ingredientes (4 personas)
- 500 g txerri-solomo ontzutu
- 1 baratxuri-ale
- 75 g kalabazin
- 1 arrautza
- 10 g irin
- 80 g ogi birrindu
- 10 ml oliba-olio
- 1 tipula
- 2 baratxuri-ale
- 250 g azenario
- 10 g irin
- 300 ml haragi-salda
- Gatz pixka bat
sReceta online en:
