Mango irabiaki berdea

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Mango irabiaki berdea

Descargar

kcal
72 4%
Azúcares
13g 14%
Sal
0,1g 1%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Espinaka-orriak eta apioa garbitu, txikitu eta irabiagailuaren pitxerrean sartu. Mangoa eta sagarra zuritu eta xehatu. Frutak, barazkiak, izotza eta ur apur bat irabiagailu-ontzian jarri, limoi-zuku pixka bat gehitu, eta dena txikitu sorbete moduko testura krematsua lortu arte. Egin berritan zerbitzatuko dugu, mango zatitxo batzuekin, irabiaki berdearen osagarri gisa.
Mangoak propietate interesgarriak dauzka eta, bere puntuan dagoenean, zapore gozo oso atsegina eskaintzen digu. Gainera, fruta moldaerraza da eta modu anitzetan presta daiteke, mokadu eta azkenburu moduan, edo entsaladetan, saltsetan, plantxan, broxetetan... E bitamina, azido foliko eta C bitamina iturria da. Kasu honetan, fruta eta barazki irabiaki bat prestatzeko erabiliko dugu, ezer gehiago barik, frutaren gozotasunari esker azukrerik gehitu behar gabe. Irabiakia denez, eta ez zukua edo likidotua, bere substantziak ez dira galtzen eta, beraz, frutak eta barazki gordinak hartzeko modu ona eskaintzen digu. Eta modu errazean; botila batean sartu besterik ez dugu behar gurekin eramateko. Gainera, barazkiek, batez ere espinakek, A bitamina, E bitamina, azido foliko, C bitamina, kaltzio, burdin eta potasio kopuru handia emango digute.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 300 g mango
  2. 250 g espinaka-orri fresko
  3. 100 g apio oso zurtoin eta hostoekin
  4. 150 g sagar
  5. 100 g izotz
  6. 20 ml limoi zuku
  7. Ura

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/