Tagliatelleak barrengorriekin eta zainzuri berdeekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Tagliatelleak barrengorriekin eta zainzuri berdeekin

Descargar

kcal
264 13%
Azúcares
3,4g 4%
Grasas
1,8g 3%
Grasas saturadas
0,3g 2%
Sal
0,4g 7%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Gari-zainzuriak garbitu eta tamaina bereko makiltxotan zatituko ditugu. Ontzi batean ur pixka bat irakiten eta gatzarekin, gari-zainzurien makiltxoak zurituko ditugu, gogortasun hori galtzeko. Ur irakinetan 2 minutuz zuritu ostean, gari-zainzuriak xukatu eta geroko gordeko ditugu. Zartagin batean oliba-olio koilarakada batekin eta brounoisse eran (laukitxo txikitan) moztutako baratxuri-ale batekin perretxiko-tirak salteatuko ditugu. Perretxikoak biguntzen direnean zuritutako zainzuriak gehituko ditugu eta guztia 2 minutuz salteatuko dugu. Tagliatelleak gazitutako ur irakinetan egosiko ditugu 5 bat minutuz, uretatik atera eta xukatu egingo ditugu. Oliba-olio apur batekin igurtzi eta geroko gordeko ditugu. Tagliatelleak perretxikoen eta gari-zainzurien salteatuan gehituko, eta guztia batera berotuko dugu kazuelan edo zartaginean. Bero zerbitzatuko ditugu.
Errezeta hau koipe gutxiko platera da, eta ia denak oliba-oliotik dator. Kaloria moderatuak ditu, eta batez ere, pastaren karbohidrato konplexuetatik datoz. Ez da proteina askoko errezeta (10 gramo ditu), eta gainerako otorduarekin osatu beharko da. Bigarren plater gisa proteina janda, adibidez, gazta, atuna, fruitu lehorrak edo arrautza platerean eginda, edo esnekizko postre bat janda, jogurta, mamia edo gazta, esaterako. Bitaminen eta mineralen edukiari dagokionez, gari-zainzuriek eta perretxikoek dituzte platera honetan, E bitamina eta azido folikoa, eta B3 eta B2 bitaminak eta potasioa, hurrenez hurren; gari-zainzuriek, gainera, C bitamina asko dute, baina zati handi bat suntsitu egiten da beroarekin prestatzen direnean. Osoko pasta aukeratzen badugu, zuntza, bitaminak eta mineralak gehituko ditugu platerean.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 240 g espinaka-tagliatelle
  2. 300 g gari-zainzuri
  3. 200 g perretxiko
  4. 2 baratxuri-ale
  5. Perrexila
  6. 10 ml oliba-olio birjina
  7. Gatz pixka bat

sReceta online en: