Txerri-azpizun broxetak Shitake perretxikoekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baja
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Txerri-azpizun broxetak Shitake perretxikoekin

Descargar

kcal
284 14%
Azúcares
17g 18%
Grasas
13g 18%
Grasas saturadas
3g 17%
Sal
0,3g 6%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Baratxuri alea birrindu eta soja saltsa eta oliba-olio birjina estrarekin nahasi. Nahasketa honekin, zati erregularretan moztutako azpizuna igurtziko dugu. Azpizun zatiak burruntzian sartu, horien artean perretxiko txiki edo zati bat tartekatuz. Zartagin itsasgaitz batean, broxetak era uniformean erre, bueltak emanez eta beren azalera guztia ondo eginez. Broxetak Golden eta errege-sagarrekin egindako konpota batekin lagunduko ditugu. Konpota egiteko, sagarrak zuritu eta haziak kendu, zatitu eta egosi, lau koilarakada uretan. Gero, nahasketa hori kazola batean prestatu, estalkia jarrita eta su geldoan, pure bat osatu arte. Ukitu azidoa emateko, konpotari limoi-zuku tanta batzuk gehi diezaiokegu. Dena bero-bero zerbitzatu, sutik kendu eta berehala, eta konpota eta broxetak perrexilez hautseztatu.
Azpizuna txerriaren zatirik gihartsuena da, hau da, koipe gutxieneko partea. Hain zuzen ere, bere kalitatezko proteinak dira plater honen elikagairik apartekoena. Gainera, sagarrek kontrapuntu gozo-garratza ematen diote errezetari eta perretxikoekin betera, platera aberasten dute zuntz, bitamina eta mineralekin. Soja-saltsa (sodioan aberatsa) eta Shitake perretxikoen zapore indartsuari esker, ez dugu gatzik gehitu behar. Errezeta hau oso plater orekatua dugu, bere osagai-konbinazioaren ondorioz. Izan ere, haragia eta barazki/frutak barne hartzen ditu. Menua osatzeko lekale edo barazki errazio bat hartzea gomendatzen dugu eta, postre gisa, fruta fresko edo esneki sinple bat.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g txerri-azpizun
  2. 300 g Shitake perretxiko
  3. 20 ml soja-saltsa
  4. Baratxuri ale 1
  5. 40 ml oliba-olioa birjina estra
  6. 4 Golden sagar
  7. Errege-sagar 1
  8. Perrexila

sReceta online en: