Bakailaozko crumble-a
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
Modo de preparación
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri.
Patatak zuritu eta lodiera ertaineko xafletan ebaki. Garbitu, xurgatu eta gatzatu. Zartagin batean frijitu apur bat samurtu arte.
Bakailao-trontzoak gatzatu, irineztatu eta zartaginean su ertainean frijitu, urre-kolorea hartu arte.
Ogi-xerrak frijitu eta gorde.
Baratxuriak zuritu, lau zatitan moztu eta almaizean gehitu arbendolekin, perrexilarekin eta ogi-xerra frijituekin batera. Xehatu, ore homogeneoa lortu arte. Gorde.
Tipula zuritu eta kubo txikietan ebaki. Oliba-olioa zartagin batera bota eta tipula su ertainean frijitu, urre-kolorea hartu arte. Ardoa gehitu, eta beste 5 minutuz egin.
Xehetua tipulei gehitu eta egin eragiteari utzi gabe hiruzpalau minutuz.
Laberatzeko erretilu batean patatak ipini, bakailao-trontzoak gehitu eta haien gainean prestaturiko hornidura ipini. 15 minutuz labean erre.
Perrexil xehatu apur batekin hautseztatuta zerbitzatu.
Ingredientes (4 personas)
- 4 Eroski SELEQTIA bakailao-trontzo gezatuak
- 6 patata ertain
- 4 ogi-xerra
- 3 baratxuri-ale
- 25 arbendol azalarekin
- 3 tipula handi
- 2 koilarakada perrexil
- 500 ml ardo zuri
- irina, arraina frijitzeko
- Eroski SELEQTIA oliba-olioa
- gatza
sReceta online en:

¿Algo que decir? Deja tu comentario:
Comentarios
Actualmente no hay ningún comentario.