Bakailao eta ziazerba entsalada epela
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
- Precio mitjà
- Precio mitjà
- Nutri-score
- kcal
- 230 12%
- Azúcares
- 4,80 5%
- Grasas
- 14,4 21%
- Grasas saturadas
- 1,88 9%
- Sal
- 1,27 21%
Modo de preparación
1- Gezatu bakailao papurtua ur hotzetan, 24 orduz, eta aldatu ura 8 orduro.
2- Zartagin batean, oliba-olio birjina estra pixka batekin bakailao papurtua 30 segundoz salteatu, eta, amaieran, fin-fin txikitutako intxaurrak bota. Intxaur gutxi batzuk gorde, platera apaintzeko. Gorde.
3- Ozpin-olioa prestatu oliba-olio birjina estra, zukua eta laranja-birrindura, ozpina eta gatzarekin. Emultsionatu eta gorde.
4- Entsalada zerbitzatuko den erretiluan edo plateretan prestatu oinarria ziazerba freskoekin.
5- Jarri gainean olibak, laranja-atalak eta bakailao epela intxaurrekin, eta ozpin-olioarekin busti.
6- Gainontzeko intxaur txikituekin hautseztatu eta segituan zerbitzatu.
Aholkuak:
ozpin-olioari gatza botatzean gogoratu bakailaoa gatz-puntuan dagoela.
Entsaladak aukera ona dira barazkiak eta beste elikagai osasungarri batzuk konbinatzeko. Barazkiak gordinik jatean haien onura guztiak aprobetxatzen ditugu, eta beti erabil ditzakegu sasoiko barazkiak. Nutrizio-propietateak. Ziazerbek zuntza, A bitamina, azido folikoa, C bitamina, kaltzioa, burdina eta potasioa dituzte. Bakailaoa kalitatezko proteina-iturria da, gantz gutxi du arrain zuria delako, eta, horrez gain, fosforoa, iodoa, eta landare-jatorriko elikagaiek ez duten B12 bitamina ditu. Errezeta honetako koipeak osasungarriak dira, oliba-olio birjina estra, oliba eta intxaurretan jatorria dutelako.
Ingredientes (4 personas)
- -t200 gr ziazerba ( 4 eskutada) n
- -t320 gr. bakailao papurtu gazitua (edo gezatua)
- -t40gr intxaur azalik gabe eta fin-fin txikituta nn
- -t1 laranja ataletan banatuta eta ondo zurituta
- -t16 hezurrik gabeko oliba beltzak
- -t2 koilarakada oliba-olio birjina estran
- -t1 koilarakada laranja-zukun
- -t1 koilarakada sagar-ozpinn
- -t laranja-birrinduran
- -t tomate eta espezia Camargue-ko gatza
sReceta online en:
