Arkume lakatua anana-purearekin

  • 0 View visita
Región
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Arkume lakatua anana-purearekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Lehenik eta behin, laguntzeko saltsak prestatuko ditugu: Tipula, porruak eta azenarioak zuritu eta juliana eran moztuko ditugu. Tomateak garbitu eta zatituko ditugu, eta lapiko altu batean salteatuko ditugu barazki guztiak, bi koilarakada oliba-olio birjina estrarekin. Barazkiak bigun daudenean ardo beltza gehituko diegu, gatz-piperrez onduko ditugu, eta 30 minutuz su ertainean egosten utziko ditugu; ondoren, eztia eta ozpina bota, eragin, eta hiru minutuz utziko dugu egosten. Saltsa iragazi eta gurin apur batekin lotuko dugu. Arkume-saiheski errerako: Arkume-saiheskia garbituko dugu, saihets artean sobera den haragia, koipe geruza eta bizkarrezurra matxete batekin kenduta. Saihetsen arteko haragia aizto zorrotz eta fin batekin ebakiko dugu, eta haragiz garbi geratzeko arraspatu egingo ditugu. Saiheskia hiru zatitan ebakiko dugu, errazago salteatu ahal izateko. Hezur eta haragi hondarrak gerorako gordeko ditugu. Oliba-olioarekin igurtzi eta kazola edo zartagin zabal batean azala doratuko dugu. Ondoren, hezurren aldea aluminiozko paperez estali eta labean sartuko dugu, olioz margotutako xafla batean, eta 10 minutuz egiten utziko dugu. Labetik atera berritan zerbitzatuko ditugu, saltsaz estalita eta anana- eta udare-konpotaz lagunduta. Anana- eta udare-konpota egiteko: Anana eta udarea zuritu, zatitu eta lapiko batean egingo ditugu, koilarakada azukrerekin eta bi koilarakada urekin batera, su motelean ordubetez (noizean behin eraginez, ez dadin itsatsi), konpota suabea lortu arte. Piperbeltz eta gatz pixka batekin eta oliba-olio izpi batekin ukitu atsegingarria emango diogu.

Ingredientes (4 personas)

  1. Eroski Natur arkume-saiheskia
  2. 1 tipula
  3. 1 porru
  4. 2 tomate
  5. 1 azenario
  6. 50 gr EROSKI Seleqtia ezti
  7. 50 ml Arabako Errioxako ardo ondu
  8. 15 ml kalitateko ardo beltz ozpin
  9. 20 ml oliba-olio birjina estra
  10. Gatza eta piperra.

sReceta online en: