Arkume-saiheski konfitatuak barbakoa-saltsarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Precio mitjà
Precio mitjà

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Saiheskiak edo txuletak labean konfitatzeko: Zuritu eta garbitu patatak. Xerra loditan moztu. Estali labeko erretilua oliba-olio birjina estrarekin. Ipini erretiluan saiheskiak edo txuletak, eta inguruan patatak. Bota gatza, piperra eta baratxuri-hautsa. Koipeztatu saiheski edo txuletak eta patatak ere oliba-olio birjina estrarekin. Egin labean 130ºC-an, gutxi gorabehera 2 orduz. Samur daudela egiaztatu. Barbakoa-saltsarako: Xehe-xehe (brunoise erara) moztu baratxuria eta tipula. Zartagin batean erregosi oliba-olio zurrusta txiki batekin (5 minutu inguru). Azukre maskabatua gehitu, eta utzi karamelizatu arte (5 minutu inguru). Bota gainerako osagaiak: ketchupa, tomate-saltsa, Perrins saltsa, soja-saltsa (gatz gutxikoa), sagar-ozpina, ziapea, eztia eta piperbeltza nahierara. Erregosi 15 minutuz, edo saltsa loditu arte, eta ondoren birrindu. Amaitzeko eta aurkezteko: Banan-banan barbakoa-saltsarekin margotu saiheskiak edo txuletak, eta gratinatu gutxi gorabehera 5 minutuz (250ºC). Labetik atera, irauli saiheskiak eta berriz margotu barbakoa-saltsarekin. Gratinatu gutxi gorabehera beste 5 minutuz, eta zerbitzatzeko prest egongo dira. Zerbitzatu platerean patata-xerra batzuekin eta balerianela batzuekin, osagarri gisa. (Balerianelak nahierara gatzozpindu daitezke).

Ingredientes (4 personas)

  1. Arkumearen saiheski edo txuletetarako:
  2. 500 g esneko arkumearen saiheski edo txuletak
  3. 4 Eroski NATUR patata handi
  4. Lau piperbeltz: berdea, beltza, zuria eta arrosa
  5. Eroski SELEQTIA Arbequina oliba-olio birjina estra
  6. Gatza
  7. Platera osatzeko: balerianelak edo berroak edo askotariko belardun entsaladakn
  8. .
  9. Barbakoa-saltsarako:
  10. 2 baratxuri
  11. 1/2 Eroski NATUR tipula gozoa
  12. 30 g azukre maskabatu
  13. 50 g ketchup
  14. 50 g tomate-saltsa
  15. 30 g Lea & Perrins edo Worcestershire sauce
  16. 30 g gatz gutxiko soja-saltsa
  17. 30 g sagar-ozpin
  18. 1 koilara Dijon ziape
  19. 1 koilara ezti
  20. Piperbeltza
  21. Eroski SELEQTIA Arbequina oliba-olio birjina estra

sReceta online en: