Arroz saldatsua abakando eta berberetxoekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Precio alto
Precio alto
Arroz saldatsua abakando eta berberetxoekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Zatitu abakandoa. Banandu burua isatsetik. Moztu burua bi zatitan goitik behera eta isatsa xerratan. Gorde. Jarri paella suan Olio zorrotada batekin, gehitu baratxuria eta gorritu baino lehen erantsi tipula eta piperrak. Utzisu ertainean 10 minutuz, gutxi gora behera. Sueztitzen direnean, gehitu tomate arraspatua eta utzi suan saltsa loditxo antzeko bat lortu arte. Gehitu abakandoaren burua barnealdea paellaren hondoa ukitzen duelarik eta utzi txigortzen. (halakorik erabiltzen ez baduzu, urrats hau ez da beharrezkoa izango) Erantsi piperrautsa kontu handiz, erre ez dadin. Bota brandy zorrotada bat eta itxaron alkohola lurrundu arte. Gehitu arroza eta irabiatu minutu pare batez, paellaren hondoan dauden zapore guztiak har ditzan. Gehitu salda beroa eta banatu ondo arroz guztia. Gatza gehitzeko ordua heldu da, baina erne ibili, itsaskiak dezente gazitzen du eta. Salda irakiten hasi orduko, jaitsi sua eta utzi 15-18 minutuz su ertainean. Arroza prest egoteko 5 minutu falta direnean, gehitu abakandoaren isatsa (zatituta), hankak eta berberetxoak. Arroza oraindik prest ez dagoela eta salda ia agortuta dagoela ikusten baduzu, erantsi salda bero pixka bat gehiago. Arroza bere puntuan dagoenean, estali trapu batekin minutu pare batez eta zerbitzatu berehala txakoli on batekin.

Ingredientes (6 personas)

  1. -t450 g arroznn
  2. -t1 EROSKI Natur MSC abakandon
  3. -t250 g berberetxo edo txirla (ez oso handiak).n
  4. -t1 baratxuri ale, oso fin xehatutan
  5. -t1 tipulin handi, oso fin xehatuta n
  6. -t1/2 piper gorri, oso fin xehatutan
  7. -t1/2 piper berde, oso fin xehatutan
  8. -t2 tomate heldu arraspatun
  9. -t1/4 koilarakadatxo Verako piperrautsn
  10. -t1/2 baso Brandy edo Cognacn
  11. -tAzafrai-izpiak (edo azafrai-hauts apur bat)n
  12. -t1,5-2 litro itsaski-salda bero**(5-5 1/2 kikara)**n
  13. -tOliba olio birjina estran
  14. -tGatza nahierara
  15.  
  16. *arroza prestatzeko proportzioak: 3 katilukada eta erdi salda arroz katilukada bakoitzeko. Hala ere, saldatsuagoa izan dadila nahi baduzu, salda gehiago gehitu dezakezu. n
  17. ** Jada prestatutako paellarako salda erabili dezakezu.n

sReceta online en: