Babarrunak alkatxofa eta muskuiluekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
- Nutri-score
Modo de preparación
1. Sutan jartzen da kazola handi bat 2 koilarakada Oliba-olio Birjina Estrarekin. Olioa bero dagoenean, botatzen dira tipulin txikitua eta berakatz-ale zanpatuak eta sueztitzen da. Babarrunak kanileko uretan pasatzen dira eta ongi xukatuta, kazolara botatzen dira ardo zuriarekin batera.
2. Eragingo dugu zurezko koilara batekin eta utziko ditugu bi minutu alkohola lurrundu arte. Ondoren gehituko diogu salda edo ura eta utziko dugu egosten su ertainean, estali gabe, 15 bat minutu.
3. Bitartean xukatuko ditugu alkatxofak paper xurgatzailearen gainean eta laurdenkatuko ditugu, 3 edo 4 erdika ederrenak erreserbatuz.
4. Gisatuari gehitzen zaizkio gainerako alkatxofak muskuiluekin batera eta 5 bat minutu uzten da egiten.
5. Gatza eta piperra emango diogu zernahi, hautseztatuko dugu perrexil txikitua eta kaiena xehe pixka bat, eragingo diogu berriro ere eta egosten utziko dugu pare bat minutuz.
6. Bitartean, xigortzen dira gordetako alkatxofa laurdenak, zartagin itsasgaitz batean, Oliba-olio Birjina estra tanta batzuekin.
7. Gisatua zerbitzatzean alkatxofa xigortuak jartzen zaizkio eta perrexil pikatu pixka bat.
Ez dira elikagai prozesatu guztiak osasungaitzak. Errezeta honetan ikusten dugu nola oso erraza izan daitekeen azkar eta ia kozinatu gabe plater oso osasungarri bat prestatzea. Nutrizio-alderdiak: Gainera, nahiko osoa da, babarrun eta muskuiluen proteina du, egoskari eta barazkiaren karbono hidratoak eta zuntza, eta koipe gutxi, oliba-olio birjina. Menua osatzeko, osagarri jar dezakegu entsalada platerean, bigarren plater arin bat hartu, edo plater bakarra jan, beste arrain bat gehituta (bakailaoa, ganbak…) edo arrautza egosi bat, barazki gehiago eta abar. Trukua: Gatz kopurua jaits dezakegu, babarrunak eta alkatxofak ongi uretan eraginda, gatz gutxiko kontserba eta saldak aukeratuz, edo arrain-saldaren ordez ura jarriz.
Ingredientes (4 personas)
- -Babarrun zuriak kontserban (800 gr.)
- -Alkatxofak kontserban (175 gr.)
- -Muskuiluak
- -1 Tipulin
- -3 berakatz ale
- -Oliba-olio birjina (20 ml.)
- -Ardo zuria (50 ml.)
- -Arrain salda (200 ml.)
- -Piperrauts beltza
- -Perrexil freskoa
sReceta online en:
