Erremolatxa, kanonigo eta Cottage gazta entsalada, ziape eta ezti gozagarriarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Tiempo
Menys de 30 minuts
Nutri-score
Erremolatxa, kanonigo eta Cottage gazta entsalada, ziape eta ezti gozagarriarekin

Descargar

kcal
219 11%
Azúcares
11,5g 13%
Grasas
13,7g 20%
Grasas saturadas
1,73g 9%
Sal
0,96g 16%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

1. Erremolatxetako bat xerra fin-finetan ebakitzen da eta plateraren erdian jartzen da, entsalada zerbitzatuko den lekuan. Kanonigoak erremolatxaren inguruan jarriko dira. 2. Beste erremolatxa laukitxoetan zatituko dugu eta kanonigoen artean zabalduko dugu. 3. Cottage gazta eta intxaur txikituak zabalduko ditugu entsaladaren gainean 4. Ontzi txiki batean sartuko dugu olioa, ozpina, ziapea, eztia, gatza eta piperrautsa. Itxi ontzia eta astindu ondo, nahasketa emultsionatu arte 5. Nahasketa honekin entsalada gozatu eta berehala zerbitzatuko dugu.
Entsalada original nutritiboa da, osagaietatik hasi eta gozagarrietara arte. Nutrizio-alderdiak: multzo desberdinetako elikagai askotarikoak dituenez nutrizio-ekarpen handia du, horregatik ez da kezkagarria Nutrizio-semaforoan nutrienteak horiz agertzea, elikadura-iturriak oso osasungarriak direlako; intxaurren eta oliba-olioaren koipe kardio-osasungarria, gaztaren kalitate oneko proteinak, karbono-hidratoak -batez ere azukre forman, erremolatxak berez baitakar-, barazki eta intxaurren zuntza, eta bitamina eta mineralak, horietan nabarmen azido folikoa, A bitamina, C bitamina, kaltzioa eta burdina. Zereal, egoskari, haragi edo arrain plater bat osatzeko balio diezaguke.

Ingredientes (4 personas)

  1. -Erremolatxa (450 gr.)
  2. -Kanonigoak (125 gr.)
  3. -gazta fresko gaingabetua (200 gr.)
  4. -Azalik gabeko intxaurrak (60 gr.)
  5. -Oliba-olio birjina (20 ml.)
  6. -Eztia (10 gr.)
  7. -Gatza
  8. -Ziapea

sReceta online en: