Bakailao-enpanada barazkiekin.

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
D'1 a 2 hores
Bakailao-enpanada barazkiekin.

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Enpanadaren betegarrirako: 1.-Barazki guztiak bruinose eran moztu. 2.-Zartagin batera bota zurrutada bat oliba-olio birjina estra eta sueztitu barazkiak gatz pixka batekin, 10 edo 15 minutuz. Lehenbizi, baratxurik eta tipula eta bost minutura gehitu piper gorri eta berdeak. 5 minutu gehiagoz kozinatu. 3.-Bota tomate txikituak gatz pixka batekin, eta loditu apur bat. 4.-Bota bakailao papurtua edo mokadu txikitan moztuta. Freskoa bada, gatz pixka bat bota. Bota perrexil xehatua eta kozinatu 3-5 minutuz, estalita. Enpanadaren orea egiteko: 1.-Nahastu katilu batean osagai lehorrak: irina, gatza eta piperrautsa (nahi erara) 2.-Bota esnea eta irinarekin nahastu. 3.-Bota oliba-olio birjina estra eta lehenbizi katiluan nahastu espatula batekin, eta gero oratu eskuekin. Mamitu denean, mahaiaren edo ohol baten gainean jarri. Aurrez pixka bat irineztatu, hobeto lan egiteko. 4.-Eta oratu, bola homogeneo eta leuna egin arte. Hainbat minutuz orea biraka ibili eta bere baitan tolestu. 5.-Koipeztatutako katilu batean sartu eta utzi trapu batekin estalita, 15-20 minutuz. 6.-Gero, katilutik atera eta erditik moztu. Zati bat oinarria egiteko erabiliko da, eta bestea enpanada estaltzeko. 7.-Arrabolarekin orearen erdi bat zapaldu eta laukizuzen bat egin. Orea erretilura pasatzeko jarri arrabola azpian eta beste eskuarekin jaso, muturretik eutsita. Laberako erretiluan jarri, aurrez olio pixka batekin itsatsitako paper gainean. Orea egokitzen joan eta soberazko zatiak moztu eta enpanada apaintzeko gorde. 8.-Oinarria barazki-eta bakailao-betegarriarekin bete. 9.-Arraboilarekin orearen beste erdia zapaldu eta laukizuzena egin, soberazko zatiak moztu eta erdian 3 cm diametro inguruko zuloa egin, egosi bitartean airea izan dezan. 10.-Betegarria beste ore erdiarekin estali eta sardeskarekin toki ezberdinetatik zulatu. 11.-Soberazko zatiak apaintzeko utzi: adibidez, 2ko edo 3ko txirikordak egin gurutze forma emanez, eta zirkulu bat zentroan, zuloaren inguruan. 12.Arrautza irabiatuarekin margotu eta aurrez berotutako labean 180º C-ra labekatu, 40-45 minutuz gutxi gorabehera. Jateko prest dago. Sobratzen dena izozkailuan sar daiteke.

Ingredientes (4 personas)

  1. <strong>Enpanadaren betegarrirako:</strong>n
  2. -600 g. bakailao gezatu (freskoa bada, Skrei bakailaoa kasu, nahi bezala geza daiteke, eta gezatuta badago ez da gazitu behar)nn
  3. -2 baratxurin
  4. -1 tipula gorrian
  5. -2 piper gorri luze edo 1 lamuyo piperran
  6. -2 piper berde italiar
  7. -4 udare tomate edo adarrekonn
  8. -Oliba-olio birjina estra EROSKIn
  9. -Perrexilan
  10. -Gatzan
  11.  
  12. <strong>Enpanadaren orea egiteko:</strong>
  13. -700 g. arto-irinn
  14. -200 ml esnen
  15. -200 ml oliba-olio birjina estra EROSKI (olio suabea erabil daiteke ere, edo ekilore-olioarekin nahastu)n
  16. -1 arrautzan
  17. -Piperrauts gozoan
  18. -Gatzan
  19.  
  20. 35 x 25 cm-ko laberako erretilu batentzako neurriak dira. Erretilua handiagoa bada, ore finagoa egin daiteke dena estaltzeko.

sReceta online en: