Bakailao eta ziazerba gainerreak sukaldeko robotarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores

Modo de preparación
Bakailaoa lurrun-erretiluaren beheko azpilean jarriko dugu, apur bat hezetutako landare-paperezko orri baten gainean, eta oliba-olio zurrusta txiki batekin estaliko dugu. Goiko erretiluan ziazerbak jarriko ditugu, ongi xukatu eta gero, eta nahi dugun gatz kantitatearekin eta oliba-olio zurrusta txiki batekin onduko ditugu. Erretilua estali eta gorde egingo dugu.
Ura eltzean bota, bakailaoa eta ziazerbak lurrun-erretiluan muntatu, eta 30 minutu programatuko ditugu Lurrun funtzioan. Lurrun-erretilua atera eta gerorako gordeko dugu. Ura kenduko diogu.
Txikitutako tipula eta porruak eta baratxuria eltzean botako ditugu, eta bizpahiru alditan sakatuko dugu Birrindu funtzioa. Espatularekin, beherantz bultzatuko ditugu birrintze-zikloen artean ontziaren paretetan pilatu diren hondarrak.
60 g oliba-olio gehitu eta 12 minutuz 120 ºC-tara eta 2. abiaduran kozinatzeko programatuko dugu. Frijitukia gerorako gordeko dugu.
Labea 180 °C-tan berotzen jarriko dugu.
Eltzea garbitu eta bexamela prestatuko dugu: osagai guztiak bota eta 15 minutuz 3. abiaduran eta 95 °C-tara kozinatzeko programatuko dugu.
Lehenago gorde dugun frijitukia, bakailaoa eta ziazerbak gehitu, eta 30 segundoz 4. abiaduran nahastuko dugu guztia. Prestakina laberako erretilu handi batean jarri eta lasto-patata gehituko diogu. Ongailu puntua egokitu, eta espatularekin nahastuko dugu.
Prestakina ogi birrinduarekin eta perrexil xehatuarekin estaliko dugu.
20 minutuz (edo gorritu arte) labean erreko dugu.
Ingredientes (11 personas)
- 900 g bakailao gatzgabeturik eta izpiturik
- 600 g ziazerba (desizoztuak)
- 60 g oliba-olio + 2 zurrusta oliba-olio
- Gatza nahierara
- 1000 g ur
- 400 g tipula
- 300 g porru
- 2 baratxuri-atal
- 200 g lasto-patata
- 40 g ogi birrindu
- 20 g perrexil xehatu
- Landare-papera
- Bexamela egiteko:
- 1500 g esne
- 150 g irin (legamiarik gabe)
- 120 g gurin
- Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua nahierara
sReceta online en:
