Berrugeta bermutarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
- Nutri-score

Modo de preparación
Prestaketa:
Patatak eta tipulak xerratan frijitu, eta gerorako gorde.
Berrugeta gatzatu. Trontzoan mozketa batzuk egin, eta limoi-xaflak sartu.
Patata eta tipula azpil batean laberatu. Tomateak erantsi, xerratan moztuta edo zatitan, txikiak badira. Azkenik, gainean berrugeta jarri.
Limoi-xerra gehiago erantsi, eta erromero fresko pixka bat ere bai.
Edalontzi bat arrain-salda eta beste edalontzi bat bermut bota gainetik.
Hogei minutuz laberatu.
Amarruak eta aholkuak:
Erromeroaren ordez, salbia erabili.
Berrugetaren zatirik gorenak edo erdiguneak moztu daitezke.
Azpila mahai gainean jar daiteke zuzenean, edo erretilu polit batean zerbitzatu.
Nutrizio-alderdiak. Berrugeta arrain zuria denez, koipe gutxi eta kalitate oneko proteina ugari dauzka. Beste osagai nagusiak barazkiak dira, eta horrek bitaminak, mineralak eta zuntza eransten dizkio platerari. Patatek eta tipulak frijitzean xurgatzen duten olioak osatzen du errezetaren koipe-ekarpena. Gantz osasungarria da, baina kaloria nahiko ematen dizkio. Amarrua / Bazenekien... - Patatak eta tipula frijitu beharrean, labean egiten badituzu, olio-kopurua murrizten da, eta, beraz, errezetaren kaloria-kopurua ere bai. - Berrugeta gastronomian oso preziatua den arrain zuria da. Haragi zaporetsua eta mamitsua dauka, eta modu askotara presta daiteke, baita gordin jan ere. - Ez bada alkoholik erabili nahi, beste edalontzi bat arrain-salda bota, bermuta ordez. Pentsa daitekeenaren kontra, kozinatzean ez da alkoholaren % 100 lurruntzen. Dieta-oharra Berrugeta arrain zuria da, eta, hortaz, kalitate oneko proteina ugari eta koipe gutxi ditu. Beste osagai nagusiak barazkiak dira, eta horrek bitaminak, mineralak eta zuntza eransten dizkio platerari. Kaloriak murrizteko, patata eta tipula labean egin daitezke, frijitu beharrean. Kozinatzean, ez da edarien alkoholaren % 100 lurruntzen. Beraz, alkohola ekidin nahi badugu, bermuta beharrean, beste edalontzi bat arrain-salda bota daiteke.
Ingredientes (4 personas)
- - EROSKI Natur berrugeta 500 gnnn
- - 2 patatan
- - 1 tipulan
- - 12 cherry tomaten
- - Edalontzi bat arrain-saldan
- - Edalontzi bat bermutn
- - Oliba-olio birjinan
- - Limoi batn
- - Gatzan
- - Erromeroa
sReceta online en:
