Bihi osoko arroza barazkiekin eta tortillarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Nutri-score
Bihi osoko arroza barazkiekin eta tortillarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

1- Egosi arroza ur ugaritan fabrikatzaileak adierazitako denboran. Egosketa bukatzeko 10 minutu falta direnean, erantsi ilarrak. Xukadera bat baliatuta, pasatu osagaiak ur hotzetatik. Gorde. 2- Zuritu baratxuria eta tipula, garbitu piperra eta moztu osagaiok kubotan. 3- Bota oliba zorrotada bat wok edo zartagin batera eta frijitu tipula su bizitan. Minutu bat igaro ondoren, erantsi baratxuria, piperra eta tira mehetan moztutako perretxikoak. Salteatu 2 edo 3 minutuz. Erantsi arroza, ilarrak, soja-kimuak eta kakahueteak. Salteatu beste minutu batez eta gorde. 4- Jarri arrautzak kaiku batean eta erantsi gatz apur bat. Egin bi tortilla zartagin zabal batean olio-tanta gutxi batzuekin, oso fin gera daitezen. Biribilkatu totillak eta egin zatitxoak sukaldeko artazi batzuekin. 5- Jarri bihi osoko arroza erretilu batean, erantsi tortilla bilduak eta zerbitzatu.
Plater bakar gisa hartzeko moduko errezeta bat da, osoa eta nutrizio-kalitate altukoa delako. Nutrizio-propietateak. Osasuntsu Jateko Plateraren eskema betetzen du, barazkiak, bihi osoko zerealak eta proteina osasuntsuak barne hartzen dituelako. Bihi osoko arrozak zerealaren parte guztiak kontserbatzen ditu, arroz zuriak ez bezala, zahia mantentzen duelako. Beraz, nutrizio-onura handiagoak eskaintzen ditu; hala nola: ia hiru aldiz zuntz gehiago, gantz asegabe gehiago, bi aldiz azido foliko, B3 bitamina, B6 bitamina eta potasio gehiago, hiru aldiz burdin eta fosforo gehiago eta ia hamar aldiz magnesio eta zink gehiago. Egokia da. Arrautza-begetarianoentzat.

Ingredientes (4 personas)

  1. -t200 g bihi osoko arroz
  2. n-t100 g ilarnn
  3. -t1 tipula beratzn
  4. -t2 baratxuri-alen
  5. -t1 piper gorrin
  6. -tEra askotako perretxikoen 150 g
  7. n-t100 g soja-kimu
  8. n-t30 g kakahueten
  9. -t4 arrautzan
  10. -tOliba-olio zorrotada batn
  11. -tGatz eta piperbeltz ehoa

sReceta online en: