Bihi osoko espagetiak ziazerbekin eta izokinarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score

Modo de preparación
Garbitu arraina, lehortu ondo eta egin zatitxoak. Erdibitu tipula luzetara, parte berdea kendu barik, eta moztu xerratan. Garbitu eta utzi ziazerba-kimuak xukadera batean.
3 koilarakada oliba-oliorekin koipeztatutako zartagin zabal batean, salteatu tipula 2 minutuz. Erantsi izokina eta utzi zartaginean hainbat minutuz, arinki gorritzen den arte.
Jarraian, erantsi xukatutako ziazerbak eta salteatu beste 2 minutuz. Sutatik kendu baino lehen, erantsi soja-saltsaren zorrotadatxo bat.
Egosi bihi osoko espagetiak ur gazi ugaritan, fabrikatzaileak al dente gera daitezen adierazitako denboran. Xukatu, nahastu izokin eta ziazerben salteatuarekin, eta zerbitzatu.
Nutrizio-kalitate handiko plater sinple eta zaporetsua. Plater bakar gisa hartu nahi izanez gero, barazki kopurua areagotu edo beste barazkiren bat sartu besterik ez dugu. Propietate osasungarriak. Bihi osoko pastek zereal-bihiaren parte guztiekin egiten dira, zuntz, proteina, bitamina eta mineral ugariko zahia (kanpoko geruza) eta hozia barne hartuz. Beraz, pasta finduek baino nutrizio-kalitate handiagoa dute eta gehiago asebetetzen dute. Errezetak, gainera, kalitate oneko koipea eskaintzen du, oliba-olioari eta izokinaren omega 3ari esker. Amarrua. Soja-saltsak zapore oso bizia dauka, eta gatz ugari, beraz, zorrotadatxo bat botatzen badugu ere, baliteke platerari gatzik erantsi behar ez izatea.
Ingredientes (4 personas)
- -t400 g izokin solomo, azalik eta hezurrik gaben
- -t1 tipula beratzn
- -t200 g ziazerba-kimun
- -t200 g bihi osoko espagetinn
- -tSoja-saltsa, 1 koilarakada (10 ml)n
- -tOliba-olio birjina estra, 3 koilarakada (30 ml)n
- -tGatza
sReceta online en:
