Brokolizko risottoa Erronkariko gaztarekin

  • 0 View visita
Región
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
Menys de 30 minuts
Brokolizko risottoa Erronkariko gaztarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Urtu 25 g gurin zartagin batean olioarekin. Erantsi tipulatxa eta frijitu 5 minutuz. Gehitu brokolia eta salteatu pare bat minutuz. Bota arroza, jaitsi su ertainera eta joan oilasko-salda beroa pixkanaka txertatzen. Erantsi salda burruntzaliz burruntzali. Eragin eta jarraitu salda eransten. Horrela arroza prest egon arte. Gutxi gora behera, 15/20 minutuz. Arroza egosi denean, erantsi gainerako gurina eta Erronkariko gazta. Sutatik ateratakoan, eragin. Zerbitzatu bero. Platera laguntzeko, Erronkariko gazta-kurruskari bat prestatuko dugu. Horretarako, birrindu gazta eta jarri pilatxo batzuk laberako paper baten gainean. Laberatu 180 gradutan 5 minutuz edo urtuta dauden arte, eta utzi sareta batean hozten. TRESNAK: - Zartagina - Ontzia - Burruntzalia - Laberako papera

Ingredientes (4 personas)

  1. 40 g gurin
  2. 3 koilarakada oliba-olio birjina estra
  3. 300 g brokoli arraspatu
  4. 3 tipulatx xehatu
  5. 1,5 litro oilasko-salda
  6. 340 g arroz (arborio edo carnaroli)
  7. 90 g Erronkariko gazta
  8. Gatza

sReceta online en: