Chermoularekin ondutako antxoak labean
- 0 View visita
- Dificultad
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score
- kcal
- 320 16%
- Azúcares
- 1,70g 2%
- Grasas
- 23,4g 33%
- Grasas saturadas
- 4,24g 21%
- Sal
- 0,94g 16%
Modo de preparación
Berotu labea 200 gradutan goitik eta behetik.
Garbitu eta ireki antxoak liburu formarekin, erdiko hezurra kenduta.
Chermoula saltsa prestatzeko, nahastu osagai guztiak almaiz edo xehatzeko makina batean ore bat lortu arte.
Olio apur batekin koipeztatutako laberako erretilu batean, jarri antxoa bat (irekita eta azala behera), erantsi koilarakada bat chermoula eta jarri beste antxoa bat gainean (azala gora). Egin gauza bera gainerako antxoekin, bata bestearen ondoan jarrita.
Erantsi erditik irekitako tomatea eta xerratan moztutako limoi freskoa erretilura eta antxoen gainetik, bota soberan geratu den Chermoula saltsa.
Laberatu 10-15 minutuz, antxoak prest dauden arte. Egon adi pasatu ez daitezen; bestela, lehortu egingo dira.
Zerbitzatzeko, hautseztatu martorri apur bat gainetik eta lagundu olibekin eta limoiarekin.
Marokoko marinatu tipiko bat da chermoula, oro har, arrainetarako erabilitzen dena. Marinatuak oso aukera ona dira arrain eta haragiei zaporea emateko, nutrizio-propietate oso onak dituzten espezia eduki nabarmena sartzeko, eta aldi berean, gatzaren erabilera murrizteko. Nutrizio-propietateak. Antxoak, arrain urdina direnez, omega 3, kalitatezko proteina eta bitamina eta mineralen eduki nabarmena dute, adibidez, D, B12 eta B6 bitaminak, immunitate-sistemaren funtzionamendu arruntean esku hartzen dutenak, eta fosforoa, iodoa eta selenioa. Espezia edo ongailuek, normalean ekarpen nutrizional oso txikia egiten badute ere, presentzia handia dute errezeta honetan eta hainbat nutriente eransten dizkiote; hala nola: A bitamina, kaltzioa, burdina, magnesioa, potasioa...
Ingredientes (4 personas)
- 500 g Kantauriko antxoa garbi n
- n1 koilarakada oliba-olio birjina estra
- nn1 limoi (konfitatua izan daiteke), apaintzeko nn
- 4 koilarakada ur n
- nOlibak, apaintzeko n
- <b>Chermoula saltsaren marinaturako:</b>nn
- 1/2 limoi konfitatu (azala erabiltzen da soilik)
- nnLimoi baten zukua
- nn2 baratxuri-ale zanpatu
- nn1 eskukada handi martorri xehatu
- nn1/2 eskukada perrexil xehatu n
- n1 koilarakada piperrauts gozo n
- n1/4 koilarakada kaiena-hauts edo piperrauts min
- 1 koilarakada piperbeltz eho
- nn1 koilarakada kumino eho nn
- 4 koilarakada oliba-olio birjina estra (60 ml inguru) nn
- Gatza
sReceta online en:
