Galiziar atun-enpanada, sukaldeko robotarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- D'1 a 2 hores

Modo de preparación
Betegarria prestatuko dugu: edalontzira tipula-zatiak botako ditugu eta txikitu funtzioankozinatzeko programatuko dugu.
Oliba-olioa botako diogu eta 10 minutuz 2. abiaduran eta 120 ºC-rakozinatzekoprogramatukodugu alderantzizko biraketan.
Atuna gehituko diogu eta2 minutuz 2. abiaduran eta 120 ºC-rakozinatzekoprogramatukodugu alderantzizko biraketan.
Tomate frijitua eta gatza nahierara botako dizkiogu eta5 minutuz 3. abiaduran eta90º-rakozinatzekoprogramatuko dugu alderantzizkobiraketan. Edalontzitik atera eta hozten utziko dugu.
Orea prestatuko dugu: edalontzi garbira landare-salda, oliba-olioa, ardoa eta txerri-gantza botako ditugu eta 1 minutuz 3.abiaduran eta 37 ºC-ra kozinatzeko programatuko dugu.
Arrautza, gatz pixka bat eta legamia botako dizkiogu eta10 segundoz4.abiaduran kozinatzeko programatuko dugu.
Irina eta legamia botako dizkiogu eta30 segundoz5. abiaduran kozinatzeko programatuko dugu. Orea edalontzian utziko dugu 30 minutuz edo tamaina bikoitzen duen arte.
Gero, 3 minutuz oratze funtzioankozinatzeko programatuko dugu eta
labea aurretik 180º-C-ra berotuko dugu.
Orea edalontzitik atera eta bi zati egingo ditugu.
Arrabolaz, zati bat aurrez irineztatutako laberako paper batean zabalduko dugu, orea fin-fin geratu arte.
Atun-betegarria orean banatuko dugu, eta 1 cm-ko ertza libre utziko dugu.
Beste ore-zatia irineztatutako laberako paper-orri batean zabalduko dugu.
Kontu handiz, betegarriaren gainean jarriko dugu, orearen bi zatien ertzak bat egin eta kiribilduz, enpanada ondo itxita geratzeko.
Zotz batekin zulotxoak egingo ditugu enpanadaren kanpoaldetik, labekatzen den bitartean lurrunketa errazteko.
Irabiatutako arrautza geruza bat emango diogu gainetik.
180 ºC-ra labekatuko dugu, 30-40 minutuz edo oreak urre-kolorea hartzen duen arte.
Epel edo bero zerbitzatuko dugu.
Aholkua: betegarria egiteko sardinak kontserban, oilaskoa, barrengorriak edo txerri-haragia erabil ditzakegu.
Ingredientes (8 personas)
- betegarrirako:
- 200 g tipula
- 10 g oliba-olio
- 400 g atun kontserban
- 200 g tomate frijitu
- gatza nahierara
- orea egiteko:
- 50 g landare-salda, hotza
- 50 g oliba-olio
- 50 g ardo zuri
- 80 g txerri-gantza
- 1 arrautza + 1 arrautza gainetik geruza bat emateko
- gatz pixka bat
- 30 g okin-legamia freskoa
- 450 g indar irin + irina hautseztatzeko
- laberako papera
sReceta online en:
