Gari-zainzurien kurruskariak sagar-alioliarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores

Modo de preparación
1.-Sagar-aliolia prestatzeko: osagaiak irabiagailuaren edalontzian sartu eta ekilore-olio apur bat gorde. Irabiatzen utzi emultsionatu arte. Emultsionatu orduko, edalontzia altxatu eta hari fin bat ekilore-olio gehitu. Ondoren, saltsa estali eta hozkailuan gorde, kurruskariak zerbitzatu arte.
2.-Gari-zainzurien krema egiteko: barazkiak eta sagarra juliana edo mirepoix eran txikitu eta gorritzen jarri oliba-olio birjina estra zurrustadatxo bat eta gatz apur batekin. Urez estali eta su motelean prestatu 15 edo 20 minutuz. Irabiatu krema homogeneo bat lortu arte. Biberoi batean sartu, kurruskariak errazago prestatu ahal izateko.
3.-Arroza egiteko: eltze batean ur ugari jarri, gatza bota eta arroza egosten jarri 15 eta 18 minutu artean. Iragazi, egosketa ur hotzarekin eten barik; arroza likatsu geratu behar da, eta ez solte.
4.-Gari-zainzuriak salteatzeko: zainzuri bakoitzaren zurtoinaren bukaera moztu eta zainzuriak berdindu. Era berean, zurtoinaren bukaerako hariak kendu zuritzeko gailu batekin. Jarraian, zartagin batean zainzuriak apur bat gorritu oliba-olio birjina estra pixka batekin eta gatz-ezkata batzuk gehitu, atzamarrekin apurtu ondoren.
5.-Gari-zainzurien kurruskariak muntatzeko: labana batekin, brick-pastako hosto batean karratu handi bat egin, brick hosto bakoitzaren ertz biribilak ezabatzeko. Karratu handi hori banatu tamaina berdineko 4 karratu txikitan, gutxienez. Kurruskari bakoitzerako brick-pastako bi karratu txiki erabiliko ditugu. Hartu bi karratutxo, taula edo plater baten gainean jarri eta erdian arroz egosi apur bat jarri. Gainean, gari-zainzurien krema apur bat bota eta zainzuri salteatu bat jarri. Bilkaria ixteko, presioa egin eta tipulin adartxo batekin lotu. Bilkariak laberako erretilu batean jarri, laberako paperaren gainean. Denak prest daudenean, labea berotu eta 15 eta 20 minutu bitartean laberatu, 180 gradutan. Gorritzen ez badira, labearen tenperatura pixka bat areagotu azken minutuetan.
Platerean jarri eta sagar-alioliarekin batera zerbitzatu.
Ingredientes (4 personas)
- <strong>Aliolia egiteko osagaiak:</strong>nn
- -Errege-sagar 1n
- -Baratxuri ale 1n
- -Limoi erdiaren zukuan
- -4 ml edo zurrustatxo bat EROSKI sagar- (edo sagardo-) ozpinn
- -50 ml esne (ahal dela, osoa)n
- -12 ml EROSKI oliba-olio birjina estra (edo zurrustatxo bat)n
- -125 ml EROSKI ekilore-olion
- -Gatz apur batn
- <strong>Gari-zainzurien krema egiteko osagariak:</strong>n
- -1/2 tipula zurin
- -Errege-sagar 1n
- -300 g. gari-zainzuri (pakete baten pisu garbia)n
- -EROSKI oliba-olio birjina estran
- -Uran
- -Gatz apur bat
- <strong>Arroza egiteko osagaiak:</strong>n
- -150 g edo katilu bat arroz (arborio barietatea ezin hobea da almidoi gehiago duelako eta kurruskarien oinarrian hobeto itsasten delako)n
- -Uran
- -Gatza
- n
- <strong>Gari-zainzurien kurruskariak egiteko osagaiak:</strong>n
- -Brick-hostoak (16 zainzuri edo gutxiagorako 8 aleko brick-pasta pakete bat beharda, gutxi gora behera)n-300 g. gari-zainzuri (pakete bakoitzak 8, 10 edo 12 ale dakartza, lodieraren arabera)nn
- -Oliba-olio birjina estran
- -Añanako ezkata-gatzan
- -Tipulina
sReceta online en:
