Gnocchiak kuia, mozzarella eta hirugiharrarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score

Modo de preparación
Zuritu eta egosi patatak lapiko batean, moztu gabe. Jarraian, iragazi eta pasatu puregailutik bero dauden bitartean. Hozten utzi.
Erantsi arrautza eta gatz apur bat patata-pureari. Nahastu. Ondoren, gehitu irina eta joan nahasten pixkanaka (ore homogeneo eta itsaskor bat lortu arte).
Irineztatu eskuak eta banatu orea hainbat ataletan. Luzatu atalak mahaiaren gainean irin apur batekin zilindro forma hartzen duten arte. Labana batekin, egin 1,5 eta 2 cm arteko puskak. Jarraian, egin ebaketa-marka batzuk sardexka batekin gnocchien gainazalean. Sartu gnocchiak izozkailuan 2 orduz (gutxi gora behera) irmo egon daitezen eta egosketan zehar desegin ez daitezen.
Egosi gnocchiak txandaka ur gazitan. Gainazalera igotzen direnean, atera gnocchiak lapikotik espatula batekin. Gorde.
Zuritu eta moztu kuia kuboetan, haziak kenduta, eta gatza eta piperrarekin ondu. Ondoren, jarri laberako erretilu batean oliba-olio tanta batzuekin eta sartu labean 180 gradutan 20 minutuz. Gorritu hirugiharra plantxa batean eta tiratan moztu.
Albaka-olioa prestatzeko, moztu albaka zatietan eta egosten jarri hainbat segundoz. Gero, jarri albaka zatiak katilu batean izotz eta urarekin. Sartu irabiagailuaren ontzian, olioarekin estali, gatza bota eta ondo birrindu. Xukatu olioa.
Jarri gnocchiak plater sakon batean eta erantsi kuia zatitxoak, moztutako mozzarella puskak, hirugiharra eta baby ziazerbaren hosto batzuk. Bota albaka-olioa gainetik eta zerbitzatu.
Italiako gastronomiaren gnocchi tipikoak pasta moduan jan ohi dira, hainbat osagaiekin lagunduta eta saltsa edo entsalada moduko ongailu batekin. Nutrizio-propietateak. Plater bakar gisa kontsumitzeko moduko errezeta bat da, karbohidratoak (zereala eta patata), kalitatezko proteina (gazta, hirugiharra, arrautza), koipea (gazta, hirugiharra, oliba-olioa) eta zuntza, bitaminak, mineralak eta substantzia onuragarriak areagotzen dituen barazki-parte bat (kuia, ziazerbak) barne hartzen dituelako. Baina plater osasuntsu orekatuago bat lortzeko, barazkiek plateraren erdia osatu beharko lukete, eta ez patata eta zerealek. Bazenekien… ? Patatak ez dira barazkitzat jotzen eta zerealen multzoan sartzen dira (arrozarekin, ogiarekin eta beste batzuekin batera), karbohidrato-kopuru altua dutelako. Gainera, zuntz-eduki handiegirik ez dutenez, zereal finduen antzeko efektua dute. Beraz, aholkua da gnocchiak maiz ez kontsumitzea eta jaten direnean, barazkiekin laguntzea.
Ingredientes (4 personas)
- <b>Gnochiak egiteko</b>
- -1 kilo patata 700gnn
- -1 arrautza gorrin
- -200 g irin 120 gn
- -Gatz apur batn
- <b>Osagarriak prestatzeko</b>
- -½ kuia n
- -4 tira lodi hirugihar ketu n
- -2 puska mozzarella (80 g)n
- -Baby ziazerben hosto batzukn
- -Oliba-olio birjinan
- -Piperbeltzan
- <b>Albaka-olioa prestatzeko</b>
- -1 albaka sortan
- -150 ml oliba-olio birjinan
- -Gatz apur bat
sReceta online en:
