Granada zukuaren eta jogurt krematsuaren poloak
- 0 View visita
- Dificultad
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
- Nutri-score
Modo de preparación
Ziropa soil bat prestatuko dugu, horretarako, ura eta azukrea jarriko ditugu irakiten ontzi batean. Bor-bor hasten denean, su baxuan jarriko dugu eta beste bi minutuz utziko dugu egosten. Sutatik kendu eta erabat hozten utziko dugu.
Zukua eta ziropa erdia nahasiko ditugu eta hozten utziko ditugu. Jogurta nahasiko dugu beste erdiarekin eta hozten utziko dugu.
Poloaren moldeak beteko ditugu; zukua eta jogurta txandaka botako ditugu moldea betetzeko eta izozkailuan sartuko ditugu 24 orduz, hartu aurretik.
Poloak egiteko molderik ez badugu, plastikozko edalontziak erabili daitezke eta poloak izozkailuan denbora apur bat daramanean sartuko dugu poloaren makilatxoa, ongi finkatu dadin.
Moldeak silikonazkoak badira, berehala atera ahal izango dira poloak moldeetatik, baina plastikozko edalontziak edo moldeak erabili baditug, minutu batez zain egon beharko gara, moldetik hobeto aterako delako poloa orduan.
Nahi baduzu, azukrerik gabe egin ditzakezu poloak, oso goxoak izango dira, baina zukuaren zatia gogorrago geratuko da eta jogurtarena ez da hain krematsua izango.
Egin beste zapore batzuetako poloak ere, horretarako, beste zuku batzuk erabili behar dira: ananarena, mahatsarena, laranjarena...
Polo krematsu eta freskoa, uda honetan noizik eta behin gustura hartzeko. Nutrizio-propietateak. Errezetak azukre dezente du; batetik, zukuan berez dauden azukreak ditu eta bestetik, ondoren gehitzen zaiona. Polo-anoa bateko kalorien % 70 inguru ematen dute azukre hauek. Amarrua. Azukrerik ez erabiltzeko, nahasi zukua eta jogurta eta bete moldeak; ez da kolore desberdineko geruzarik egongo, baina jogurt naturala zukuarekin gozatuko dugu eta askoz azukre gutxiago kontsumituko dugu. Egokia da. Laktobegetarianoentzat.
Ingredientes (8 personas)
- - 400 ml. granada-zuku, Eroski SELEQTIAn
- - 2 jogurt greko (250 ml)nn
- - 100 gr. azukren
- - 100 gr. ur
sReceta online en:
