Hegaluze marinatu eta tipulin entsalada

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
Menys de 30 minuts
Nutri-score
Hegaluze marinatu eta tipulin entsalada

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Osagai guztiak kristalezko flasko batean sartu eta marinada prestatu. Flaskoa astindu, osagaiak emultsionatzeko. Gorde. Aldi berean, ongarria prestatu. Osagai guztiak irabiagailu-ontzira bota eta abrikota txiki-txiki egin, dena ondo nahastu eta emultsionatzen den arte. Gorde. Hegaluzea 0,5 cm-ko dadotan moztu. Marinada gehitu eta 10-15 bat minutuz hozkailuan sartu. Abrikotak garbitu eta hezurra kendu. Xaflatan moztu. Tipulin freskoa zuritu eta xaflatan moztu fin-fin. Entsalada prestatzeko, ontziaren hondoan kimu berde batzuk zabaltzea nahikoa da. Gero, hegaluze marinatua dadotan, fruta freskoa eta tipulin-xaflak gehitu, lehen prestatutako ongarriarekin gozatu eta sesamo-haziekin hautseztatu.
Entsalada osoa eta osasungarria. Zaporea eta freskotasuna ematen dizkion hegaluze marinatua darama. Nahi izanez gero, abrikota beharrean sasoiko beste fruta batzuk erabil daitezke, brinoia eta muxika, kasu. Nutrizio-propietateak. Hegaluzea arrain urdin mota bat da, eta omega 3 asko izateaz gainera, kalitatezko proteinak, D eta B12 bitaminak eta mineralak ditu, fosforoa eta selenioa, kasu. Errezeta honek gantz kardio-osasungarriak ditu; izan ere, hegaluzeari oliba- eta sesamo-olioak gehitzen dizkiogu. Gainontzeko landare-osagaiek zuntza, hainbat mineral eta bitamina eta substantzia onuragarriak dituzte (fitokimikoak).

Ingredientes (4 personas)

  1. <strong>Entsaladarako:</strong>
  2. •t 300 g-ko hegaluze-medailoia. (Aurrez izoztuta egon behar du, gordinik kontsumituko delako)n
  3. •t4 abrikot puskatan nn
  4. •t eskutada bat mugurdi freskon
  5. •t4 eskutada errukula eta barianelan
  6. •t1 tipulin fresko xaflatan moztuta n
  7.  
  8. <strong>Sesamo-haziaknMarinatzeko:</strong>n
  9. •t2 koilarakada sesamo-olion
  10. •t6 koilarakada arroz-ozpinn
  11. •tGatza eta piperrauts eho berria n
  12. •tLima-birrindura n
  13.  
  14. <strong>Ongarria egiteko:</strong>n
  15. •t4 koilarakada oliba-olio birjina estran
  16. •t2 koilarakada sagar-ozpinn
  17. •t1 abrikot heldun
  18. •tGatza eta piperrauts eho berria

sReceta online en: