Hiru entsalada goxo eta osasuntsu
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
Modo de preparación
Eskarola-entsalada:
Garbitu eta xukatu eskarola.
Zatitu mangoa dadotan.
Zatitu tipula juliana finean.
Zatitu intxaurrak.
Koipeztatu apur bat zartagina oliba-olio birjin estrarekin eta gorritu almendrak.
Aurkezpena: jarri oinarri bezala eskarola, gehitu tipula, ahabiak, mugurdiak, mangoak, intxaurrak, almendrak eta Mozzarella zati txikietan. Gozatu oliba-olio birjin estrarekin, ozpinarekin eta Maldon gatzarekin.
Haritz-hostoko letxuga-entsalada:
Garbitu eta xukatu haritz-hostoko letxuga.
Zatitu ahuakatea xaflatan.
Galdarraztatu pistatxo zurituak minutu batez edo gutxiagoz eta sartu ur hotzetan, egosketa mozteko. Atera uretatik eta horrela erraz kenduko zaie azala.
Egin ozpin-olioa oliba-olio birjin estrarekin, limoiarekin (ahuakatearentzako antioxidatzaile gisa balio du) eta Maldon gatza.
Aurkezpena: jarri oinarri gisa haritz-hostoko letxuga eta errukula erdian. Errukularen inguruan gehitu azenario arraspatua, pistatxoak, muskuiluak eta ahuakatea. Gozatu olio-ozpinarekin.
Batavia letxuga-entsalada:
Garbitu eta xukatu Batavia letxuga eta moztu juliana-eran.
Zatitu erditik Cherry tomateak.
Koipeztatu apur bat zartagina oliba-olio birjin estrarekin eta gorritu pinaziak.
Zatitu ahuntz-gazta 1,5 cm-ko xerratan. Koipeztatu apur bat zartagina oliba-olio birjin estrarekin eta gorritu.
Aurkezpena: Jarri oinarri gisa Batavia letxuga. Gehitu Cherry tomateak, kinoa, fruta deshidratatuak, haziak, pinaziak eta ahuntz-gazta. Gozatu oliba-olio birjin estrarekin, krema baltsamikoarekin eta Maldon gatzarekin.
Ingredientes (4 personas)
- <b>Eskarola-entsalada:</b>
- Eskarola
- Mangoa
- Almendrak xaflatan
- Intxaurrak
- Tipula gorria
- Ahabiak
- Mugurdiak
- Mozzarella
- Oliba-olio birjin estra
- Ozpina
- Maldon gatza
- <b>Haritz-hostoko letxuga-entsalada:</b>
- Haritz-hostoko letxuga
- Errukula
- Azenario birrindua
- Pistatxoak
- Muskuiluak
- Ahuakatea
- Oliba-olio birjin estra
- Limoia
- Maldon gatza
- <b>Batavia-entsalada:</b>
- Batavia letxuga
- Cherry tomate sorta
- Kinoa
- Piñoiak
- Fruta deshidratatuak
- Ahuntz-gazta
- Haziak (sesamoa, kalabaza, mitxoleta, eguzki-lorea, liho marroia)
- Oliba-olio birjina estra
- Krema baltsamikoa
- Maldon gatza
sReceta online en:
