Indioilar-papar beteak mahatsekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Nutri-score
Indioilar-papar beteak mahatsekin

Descargar

kcal
234 12%
Azúcares
7,89g 9%
Grasas
6,12g 9%
Grasas saturadas
1,19g 6%
Sal
2,81g 47%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Bota gatza eta piperra indioilar-xerrei. Jarri piper erreak eta erditik moztutako eta hazirik gabeko mahats batzuk gainetik. Berotu labea 180 ºC-tan. Bildu indioilarra kontu handiz eta lotu sukaldeko lokarri batekin. Jarri bilkariak laberako erretilu batean, bota gatza eta piperra berriz eta erantsi ardo zuria. Gehitu tipulin batzuk eta mahats oso batzuk. Utzi bilkariak labean 45 minutuz eta aldizka, busti haragia sortutako zukuarekin. Egosketa bukatu baino 5 minutu lehenago, igo labearen potentzia topera eta itxaron bilkariak gorritzen bukatu arte. Zerbitzatu indioilar-bilkariak tipulinekin eta mahatsekin.
Zapore ezberdinen arteko kontraste handiagatik (gaziak, gozoak, garratzak...) harrituko zaituen errezeta original bat, nutrizio-kalitate onarekin. Nutrizio-propietateak. Haragi zuri eta gihartsu bat konbinatzen du fruta eta barazkien hornigaiarekin. Beraz, platerak kalitatezko proteina eskaintzen du eta koipe gutxi dauka eta, batez ere, asea. Hobe daitekeen alderdi bat gatz-kopurua da, nahiko altua baita, kontserben erabileraren ondorioz (piperra eta tipulinak). Amarrua. Gatz-kopurua murriztea oso erraza da: gatz gutxiko ozpinetako tipulinak erabili besterik ez duzu.

Ingredientes (4 personas)

  1. -4 xerra indioilar-paparnn
  2. -1 erretilu piper erren
  3. -Mahats berdeak eta gorriakn
  4. -Ozpinetako tipulinak (1 poto)n
  5. -Oliba-olio zorrotada batn
  6. -Ardo zuri zorrotada batn
  7. -Gatz eta piperbeltz birrindua

sReceta online en: