Kuiatxo-lasagna

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Precio baix
Precio baix
Nutri-score
Kuiatxo-lasagna

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Berotu labea 200 gradutan Garbitu eta moztu kuiatxoa xaflatan. Jarri xaflak erretilu batean gatzarekin eta utzi jalkitzen 15 minutuz. Kendu gatza, xukatu eta lehortu paper xurgatzailearekin. Gorde geroko.  Oliba-olio apur batekin koipeztatutako zartagin batean, erre tipula garden dagoela ikusi arte. Erantsi kubotan moztutako azenarioa eta apioa eta sueztitu 4 minutuz. Gehitu haragi xehatua, gatza eta piperbeltza eta utzi su ertainean beste 10 minutuz, haragiak kolorea hartzen hasi arte. Erantsi tomate xehatua eta albaka eta utzi sueztitzen 15 minutuz.   Bexamela prestatzeko, jarri gurina kazola batean eta urtu su ertainean. Gehitu irina eta eragin hagaxka batzuekin integratu arte. Erantsi esne epela eta jarraitu eragiten nahasketa loditu arte. Bota piperbeltza eta gatza eta integratu.   Koipeztatu laberako erretilu bat olio apur batekin.   Jarri kuiatxo-geruza bat, estali haragi xehatuarekin, erantsi gaztanberaren erdia, estali bexamelaren parte batekin eta errepikatu prozesua. Azkenik, jarri mozzarella gazta gainetik.  Laberatu 30 minutuz. Utzi jalkitzen 10 minutuz zerbitzatu aurretik.  
Plater bakar gisa har daitekeen errezeta oso bat da lasagna hau.   Nutrizio-propietateak. Plateraren erdia barazkiek osatzen dute eta beraz, bitamina, mineral eta zuntz dezente eskaintzen ditu. Era berean, oilaskoak eta esnekiek ematen dioten proteina-kopuru nabarmena dauka. Esnekien koipea, asea bada ere, ez da kalitate txarragoko beste koipe batzuena bezain kaltegarria. Haragia tofu, tempeh edo seitan bezalako osagaiekin ordezkatuz, esne-begetarianoentzako ere egokia izango da errezeta hau.

Ingredientes (6 personas)

  1. 2 kuiatxo
  2. 1 tipula
  3. 1 azenario
  4. 1 apio-adar
  5. 300 g oilasko-haragi xehatu
  6. 300 g tomate xehatu
  7. Gatza
  8. Piperbeltza
  9. Albaka
  10. Oliba-olioa
  11. 125 g gaztanbera
  12. Mozzarella (gratinatzeko)
  13.  nn
  14. <b>Bexamela egiteko:</b>
  15. 75 g gurin
  16. 75 g irin
  17. 500 ml esne
  18. Intxaur muskatua
  19. Gatza
  20. Piperbeltza

sReceta online en: