Oilasko eta barazki bolak
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score
- kcal
- 308 15%
- Azúcares
- 9,13g 10%
- Grasas
- 12,4g 18%
- Grasas saturadas
- 2,47g 12%
- Sal
- 0,80g 13%
Modo de preparación
Berotu labea 180 gradutan goitik eta behetik.
Txikitu oilasko-paparra birringailuan ore bat lortu arte.
Txikitu tipulina, baratxuria eta azenarioa, eta jarri dena sueztitzen gatzarekin eta 2 koilarakada oliba-olio birjina estrarekin. Barazkiak bigundu orduko, atera sutatik eta itxaron epel dauden arte. Orduan, erantsi espeziak, birrindutako oilasko-paparra eta arrautza (eta baita sagar arraspatua ere, halakorik erabiliz gero). Nahastu ondo eta egin bolatxoak.
Pasatu bolatxoak ogi birrindutan eta eraman laberako erretilu batera.
Laberatu, gutxi gora behera, 20 minutuz.
Tomate-saltsa egiteko jarri olioa, tipula, azenarioa eta tomate xehatua zartagin batean eta utzi su ertainetan 15 minutuz. Atera sutatik, birrindu eta eraman berriz zartaginera.
Erantsi bolak eta utzi epeltzen 4 minutu inguruz
Umeei, oro har, asko gustatzen zaizkie haragi-bolak; are gehiago, bolatxoak haiek osatzen badituzte. Nutrizio-propietateak. Errezeta honek kalitate oneko proteina ugari eta koipe gutxi dauzka. Gainera, barazkiek zuntza eransten diote, nutrizio-profila are gehiago hobetuz. Bazenekien…? Plater oso bat egiteko, bihi osoko arroz apur bat erantsi besterik ez duzu. Amarrua: erantsi usain-belarrak tomate-saltsan, umeentzat "pasta edo pizzaren zaporea" izan dezan.
Ingredientes (4 personas)
- 500 g oilasko-papar
- 1 koilarakadatxo ezkai
- 1 koilarakadatxo oregano
- 1 koilarakadatxo erromero
- 1 tipulin
- 1 azenario
- 2 baratxuri-ale
- 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
- 1 arrautza
- 1/2 sagar arraspatu
- 40g ogi birrindu
- Gatza
- n
- <b>Tomate eta albaka saltsa egiteko:</b>
- 1 tipula, brunoise eran moztuta
- 1 azenario, zati oso txikitan moztuta
- 1 poto tomate xehatu (400 g)
- 1/2 koilarakada oliba-olio birjina estra
- Gatz eta piperbeltz eho berria
- Albaka freskoa
sReceta online en:
