Ostrak bloody mary izoztuarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- Menys de 30 minuts

Modo de preparación
Bloody Mary izoztua prestatzeko:
Nahasiko ditugu osagai guztiak eta doituko dugu gatz puntua. Ontzi zabal batean izoztuko dugu.
Ostretarako:
Ostrak irekitzeko gailu batekin ostrak irekiko ditugu atzealdetik. Askatuko dugu beheko maskorraren muskuilua eta goiko maskorra botako dugu.
Amaitzeko eta aurkezteko:
Bloody Maryren ontzia aterako dugu izozkailutik, erabili baino minutu batzuk lehenago. Sardexka baten laguntzarekin, gainazala urratuko dugu, behar hainbat hauts izoztu lortu arte. Hura jarriko dugu ostra ireki bakoitzaren gainean. Bukatzeko juliana erako apio batekin apainduko dugu.
Ingredientes (4 personas)
- Bloody Mary izoztua prestatzeko:
- 500 g Tomate-zuku
- 1 C C Saltsa ingelesa
- 80 g Vodka
- Limoi-zuku tanta bat
- z/k Tabaskoa
- z/k Piperbeltz xehatu
- Ostrak prestatzeko:
- 4 Ostra
- Besterik:
- 1 Apio zutoin
sReceta online en:
