Sagar-galettea astigar ziroparekin edo eztiarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- Més de 2 hores

Modo de preparación
Bol batean, nahastu irina gatzarekin eta 2 koilarakada azukrerekin.
Egin zulo bat erdian, eta gehitu gurina eta ura.
Oratu ezazu, hatzetan itsasten ez den bola leun bat lortu arte.
Zabaldu arrabol batekin eta jarri molde batean edo skillet motako zartagin batean.
Utzi tarte zabala ertzetan, ondoren barrurantz tolestu ahal izateko, betegarria apur bat estaliz.
Ebaki sagarrak zati finetan, azal eta guzti.
Jarri atalak borobil batean galettearen oinarrian.
Itxi galettearen ertzak, tartaren ertza hiruzpalau zentimetro estaliz.
Margotu orea irabiatutako arrautza batekin, apur bat gorritu dadin.
Egin labean hogeita bost bat minutuz.
Atera labetik eta hautseztatu hiru azukre koilarakadaz eta kanela koilarakada batez.
Margotu sagarrak astigar ziroparekin.
Aholkuak:
Galettea beste hainbat frutaz egin daiteke: adibidez, madaria, mertxikak, aranak, gereziak…
Astigar ziropa eztiarekin ordezka dezakezu.
Iltze eho apur batekin ere oso ongi geratuko da.
Noizean behin hartzeko azkenburukoa da; izan ere, egunerokorako gomendatzen den azkenburukoaren aldean (fruta, esneki naturala), honek kaloria, azukre eta koipe ase gehiago ditu. Nutrizio-alderdiak. Beste azkenburuko gozo batzuek baino azukre gutxiago du, azukre koskor bakarra baitu errazio bakoitzeko. Gainerakoa sagarretan berez dagoen azukrea izango da. Trikimailuak / Ba al zenekien. - Nahiko erraza izan daiteke plater honen nutrizio-profila hobetzea: bihi osoko irina erabiliz, gurina oliba-olio birjinarekin ordeztuz, eta/edo azukrearen ordez irabiatutako datil hidratatuak erabiliz, kantitate berean. - Galettea beste fruta askorekin egin daiteke: madariak, mertxikak, aranak, gereziak… Ohar dietetikoa Noizean behin hartzeko azkenburukoa da; izan ere, kaloria, azukre eta koipe ase ugari ditu Hala ere, beste azkenburuko batzuek baino azukre gutxiago du, azukre koskor bakarra baitu errazio bakoitzeko. Gainerakoa sagarretan berez dagoen azukrea izango da. Plater honen nutrizio-profila hobetu dezakegu, bihi osoko irina erabiliz, gurina oliba-olio birjinarekin ordeztuz, eta/edo azukrearen ordez irabiatutako datil hidratatuak erabiliz, kantitate berean. Beste fruta batzuekin ere egin daiteke galettea: madariak, mertxikak, aranak, gereziak…
Ingredientes (4 personas)
- -Hiru Natur sagar.n
- -220 g irin.n
- -125 g gurin, oso zati txikitan.n
- -125 ml ur hotz.n
- -1 arrautza.n
- -5 koilarakada azukre.n
- -1 koilarakada kanela.
- -Gatz pixka bat.n
- -Astigar ziropa edo eztia
sReceta online en:
