Skrei bakailaoa papillote eran
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad baixa
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Precio mitjà
- Precio mitjà
- Nutri-score
- kcal
- 398 20%
- Azúcares
- 4,7g 5%
- Grasas
- 27,8g 40%
- Grasas saturadas
- 4,76g 5%
- Sal
- 1,69g 28%
Modo de preparación
Jarri labea 190 gradutan berotzen
eta prestatu paketeak. Horretarako, egin 30 cm inguruko 4 karratu laberako paperarekin eta beste 4 karratu aluminiozko paperarekin. Aluminiozko papera paketeak labean sartzeko prest ditugunean jarriko dugu.
Sartu ziazerbak, kuiatxo-xerrak eta olibak paketeetan.
Ondu pakete bakloitza 1/2 koilarakada oliba-olio eta 1 koilarakada ardo zurirekin, arrain-xerra gainean jarri aurretik.
Katilu txiki batean, nahastu limoi-zukua, limoiaren birrindura, baratxuri-ale zanpatua, belarrak eta geratzen den oliba-olioa.
Bota ongailu apur bat xerra bakoitzaren gainean eta gorde soberan geratzen dena. Altxatu eta tolestu pakete bakoitzaren paperezko geruzaren ertzak paketeak zigilatzeko.
Estali paketeak aluminiozko paperarekin.
Jarri paketeak laberako erretilu batean eta laberatu 20 minutuz.
Prest daudenean, kendu aluminiozko papera kontu handiz.
Jarri pakete bakoitza plater batean eta mahaian bertan ireki. Atera soberan geratu den ongailua pitxer txiki batean.
Nahi izanez gero, olio eta limoiez ondutako patatekin ere zerbitzatu daiteke
Bakailaoa koipe eta koipe ase gutxiko arrain zuri bat da, kalitate oneko proteinak eskaintzen dituena. B12, B6 eta selenio bitaminen iturria da, eta fosforo eta iodo ugari ditu. Plater oso bat lortzeko, patata, bihi osoko zerealen bat (arroza, pasta...) edo lekale pixka bat gehi diezaiokegu bakailaoari.
Ingredientes (4 personas)
- Bakailao skrei trontzoen 4 xerra
- 125 g ziazerba
- 1 kuiatxo handi
- 40 oliba beltz (hezurrik gabe)
- 1 limoi
- 1 baratxuri-ale
- Albaka
- Tipulina
- 80 ml oliba-olio
- 4 koilarakadatxo ardo zuri
- Gatza
- Piperbeltza
sReceta online en:
