Skrei bakailaoa, tomate-konpota eta barazkiak eskabetxean
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
Modo de preparación
Gatzun bat prestatuko dugu ur hoztuarekin eta gatzarekin, eta bakailao-trontzoak gatzunetan jarriko ditugu 15 bat minutuz; atera, sukaldeko paperarekin lehortu, eta sukaldean prestatzeko gordeko ditugu.
Bakailao-trontzoak gatzunetan sartu bitartean, barazki- eta onddo-risottoa prestatzen joango gara. Hori izango da plateraren oinarri krematsua eta horren gainean jarriko ditugu Skrei Eroski Natur bakailao-trontzoak.
Ur gazi asko duen kazola batean, ur irakinetan egingo ditugu tomateak 3 edo 4 minutuz.
Kendu eta uretan hoztuko dugu.
Zuritu, eta hazi eta mami guztiak kenduko ditugu, tomatearen mamia bakarrik gera dadin.
Tomatearen mamia zati oso txikitan ebakiko dugu, eta azukrearekin eta limoi-zukuarekin nahastuko dugu; su oso motelean jarriko dugu, irakin dezan, eta etengabe eragingo diogu, konpota ez dadin erantsi eta ez dadin erre.
Loditzen hasten denean bere puntuan egongo da; gatz puntuan jarriko dugu eta ondoren erabiltzeko gordeko dugu.
Bestalde, tomate-konpota prestatu bitartean Skrei bakailaoa egingo dugu.
Skrei Eroski Natur bakailaoa zartaginean egina:
Zartagin baten gainazala berotu, eta bakailao-trontzoak oliba-olioz igurtziko ditugu pixka bat. Zartagin gainean jarriko dugu Skrei trontzoa, azalaren aldetik, eta 3 minutuz egingo dugu gutxi gorabehera; ondoren, bakailaoari buelta emango diogu eta egiten bukatuko dugu, beste bi minutuz, solomoaren lodiera nolakoa den.
Zartaginetik aterako dugu eta une batzuez leku epel batean pausatzen utziko dugu.
Zartagin horretan bertan salteatuko ditugu zainzurien puntak, azenarioak eta tipuleta freskoa; barazki guztiak pistorako bezala ebakita, jengibre birrindu pixka batekin. Barazkiak gorritzen hasten direnean, txakolin eta gatz ukitu batekin desglasatuko dugu, alkohola agortu arte itxarongo dugu, eta sutatik kanpo sagardo-ozpina botako diogu, eta une batzuetan pausatzen utziko dugu, horrela berehala eskabetxea egiteko.
Muntatzea eta platerean jartzea:
Skrei Eroski Natur bakailao-trontzoa zerbitzatu, eta barazki-eskabetxe xukatuarekin eta ezkai ukitu batez aromatizatutako tomate-konpotarekin osatuko dugu.
Ingredientes (4 personas)
- 600 g Eroski Natur Skrei bakailao-trontzon
- 400 g Eusko Label tomaten
- 50 g Natur azenarion
- 50 g Natur tipuletan
- 50 g gari-zainzuri puntan
- 30 ml txakolinnn
- 20 ml sagardo-ozpinn
- 60 ml oliba-olio birjinan
- Jengibre fresko ukituan
- Tipulina freskoaren zurtoinakn
- <strong>Gatzuna egiteko:</strong>n
- 1 litro ur izotzekinn
- 100 g gatzn
sReceta online en:
