Txurraskoak luzoker gozatuekin eta arroz aromatizatuarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad per a principiants
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Txurraskoak luzoker gozatuekin eta arroz aromatizatuarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Luzokerra ontzeko: Nahastu emultsionatu arte tabaskoa, birrindura limoi-zukua AOVE eta gatza.   Luzokerrak garbitu, erdibitu eta ziri forman moztu. Gozatu eta beratzenutzi giro-tenperaturan, errezetaren gainerakoa prestatzen dugun bitartean.    Labea 215 º-ra berotu, goitik eta behetik..  Kazola batean j, su ertain-bizian,  gehitu zurrusta bat AOVE eta olioa berotzen denean, gehitu   baratxuri-ale txikituak, jengibre birrindua, piperbeltz osoak eta gatza.  Gehitu arroza, salteatu segundo batzuetan etagehitu ur beroa.  Berotu irakin arte, estali etautzi egosten su ertainean 15 minutuz.  Arroza egosten den bitartean, jarri erretilu bat labean labeko paperaz estalita eta banatu txurraskoak. Eduki labean 15 minutuz altuera ertainean eta gero goiko aldera igo, jarrimartxan   grilla eta 2 minutuz utzi txigortu daitezen.   Berehala zerbitzatu txurraskoekin eta saltsa pikantean beratutako luzokerrarekin aromatizatutako arroza. 
Aragoiko arkumeak AGB zigiluaren erregulazioa du (Adierazpen Geografiko Babestua) bai arrazak eta bai jaiotza-, hazkuntza-, hilketa- eta zatiketa-eremuak arautzen dituena.  Ternasko arkumea esaten zaio jaio eta 45 egunetik aurrera hiltzen denari.   Txurraskoak hegal aldetik ateratzen dira eta haragi-zati luzanga eta hezurduna da.  Nutrizio-propietateak. Arkumea haragi gorri koipetsu samarra den arren, ternaskoa gihartsuagoa da , baita esneko arkumea baino gihartsuagoa ere. Titia kendutakoan aberea argaldu egiten da eta, gainera, muskulu-masa irabazten du (haragi gihartsua). Dena den, noizbehinka bakarrik kontsumitu beharko litzateke. Plater honetan arroza eta pepinoa saltsa pikantean ditu lagungarri, baina horrek ez du koiperik gehitzen eta beste elikagai batzuk gehitzen ditu, hala nola karbohidratoak, zuntza, bitaminak eta mineralak.  Trikimailua. Menua entsaladarekin edo gazpatxoarekin osatzen badugu, proposamen orekatua lortuko dugu platerbakar gisa. 

Ingredientes (4 personas)

  1. - 500 gr. Txurrasko Ontzutu
  2. - Luzoker bat
  3. - 2 koilarakada tabasko-saltsa n
  4. - Limoi erdiaren birrindura. n
  5. - Limoi baten zukua
  6. - 2 koilarakada AOVE
  7. - Gatza
  8. - 125 gr. arroz
  9. - Zurrusta bat AOVE
  10. - 2 baratxuri-ale txikitu
  11. - 8 piperbeltz beltz
  12. - Koilarakada erdi bat jengibre birrindu
  13. - Gatza
  14. - 500 ml ur bero

sReceta online en: