Aranen konpota ricotta kremarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- Menys de 30 minuts
- Nutri-score

Modo de preparación
Garbitu ondo eta moztu aranak erditik, hezurra kenduta.Jarri
aranak oinarri zabaleko kazola batean ur-koilarakada batekin eta limoi-ezkaiaren adartxoekin. Utzi su ertainetan 10 minutuz, zukua askatzen dutela eta bigundu direla baina forma mantentzen dutela ikusi arte. Aranen bat arinago egiten dela ikusiz gero, atera sutik eta jarraitu gainerakoak egosten.
Ricotta krema prestatzeko, nahastu gazta fresko irabiatua, ricotta eta banilla-estraktua ezti leunaren koilarakadatxoarekin.
Zerbitzatu aranen konpota ricotta kremaren koilarakada batekin, gainetik intxaur xehatu apur bat hautseztatuta eta limoi-ezkaiaren eta mendafinaren hosto batzuk erantsita.
Konpota berehala jango ez baduzu, utzi epeltzen, gorde ontzi hermetiko batean eta sartu hozkailuan. Hainbat egun irauten ditu egoera onean.
Fruta gehiago jateko aukera ederra eskaintzen digu postre, gosari edo ordu arteko mokadu gisa har dezakegun errezeta honek. Nutrizio-propietateak. Frutek karbohidratoak, zuntza eta bitaminak eta mineralak eskaintzen dizkigute eta aranek, zehazki, potasioa eta C bitamina. Horiez gain, substantzia antioxidatzaileak ere badituzte; hala nola: kolore gorri-urdin-morea ematen dieten antozianinak edo kolore hori-laranja emanten dieten karotenoak. Gaztak kalitatezko proteinak eta kaltzioa eransten ditu. Bazenekien…? Zenbaitetan, konpotarik ez jatea gomendatzen da, azukre-kopuru nabarmena dutelako. Hain zuzen, % 11,5eko azukre-balioa dute batez bestean. Amarrua. Ezti-edukia, txikia bada ere, aranen zaporearekin eta banilla-usainarekin batera, nahikoa izan daiteke errezeta gozatzeko. Egokia Laktobegetarianoentzat eta obolaktobegetarianoentzat.
Ingredientes (4 personas)
- · Mota ezberdinetako 8 aran (600 g inguru) nn
- · 1 koilarakada ur n
- n· Limoi-ezkai freskoa
- nn· Mendafina edo menda freskoa n
- n nn<b>Ricotta krema prestatzeko</b> nn
- · 100 ml gazta irabiatu, 0% mg
- nn· 100 ml Ricotta nn
- · 1 koilarakada banilla-estraktu
- nn· 1 koilarakada ezti leun nn n
- n<b>Toppingerako</b>
- nn6 hur xehatu
sReceta online en:
