Ogi txigortua baratxuriarekin, belarrekin eta oliba-olioarekin aromatizatuta
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad para principiantes
- Tiempo
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 257 13%
- Azúcares
- 2g 2%
- Grasas
- 29g 29%
- Grasas saturadas
- 3g 17%
- Sal
- 0,1g 2%
Modo de preparación
Ogia zartagin itsasgaitz batean txigortuko dugu.
Txigortu ondoren, ogia bero dagoen bitartean baratxuri-ale birrinduekin igurtziko dugu; oliba-olio birjina estra zurrusta bat gehitu eta belar aromatiko birrinduak gainetik botako dizkiogu.
Berehala jango dugu, ogia hoztu baino lehen, entsalada batekin, gazta-ohol batekin, kontserbako antxoa edo sardinekin, tomate batekin, etab.
Gosaritarako errezeta gozoa, elikagarria eta osasungarria, eguneko otordu hori askotarikoa eta gustagarriagoa egiteko. Hamarretakoetan eta askarietan ere har daiteke, opil, zuku edo esneki azukredunen ordez. Belar aromatikoak nahasteak ukitu berezia ematen dio ogiari. Ogia bera bakarrik edo beste elikagai batzuekin batera jan daiteke, esaterako, tomatearekin, ahuakatearekin, tortillarekin, etab. Nutrizio-ikuspegitik aperitibo oso elikagarritzat jotzen da. Mantenugai aipagarrienak ogiaren karbohidratoak dira, eta oliba-olio birjina estrak berezkoak dituen eta bihotzerako osasungarriak diren gantz-azido asegabeen dosiarekin osatzen dira.
Ingredientes (4 personas)
- 125 g osoko zereal anitzeko ogi biribil (4 xerra)
- Baratxuri-ale bat
- 100 ml oliba-olio birjina estra
- Askotariko belarrak (ezkaia, oreganoa, askotariko piperbeltzak...)
sReceta online en:
