Landare-musaka
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- D'1 a 2 hores

- kcal
- 500 25%
- Azúcares
- 10g 11%
- Grasas
- 31g 44%
- Grasas saturadas
- 16g 81%
- Sal
- 1g 16%
Modo de preparación
Garbitu eta txikitu alberjiniak, 1 cm-ko lodiera duten zatiak egin. Jarri ur ugari ontzi batean, bota gatza eta sartu alberjinia zatiak ur horretan, musaka prestatzen jarraitu bitartean.
Kazola batean berotu oliba-olio birjina, eta arin frijitu tipula txikitua, garden geratu arte.
Bota patata egosiak txikituta eta arin frijitu 10 minutuz tipularekin batera.
Bota tomatea, baratxuria txikituta, erramu hostoa, gatza eta piperbeltza, eta 45 minutuz irakiten eduki, su txikian.
Bien bitartean, prestatu bexamela: Berotu esnea kazo batean. Urtu gurina beste ontzi batean su txikian eta eragiteari utzi gabe bota irina eta utzi kolore gorrixka hartzen pare bat segundoz. Berehala, eta pixkanaka, bota esne beroa eragiteari utzi gabe. Su txikian, eta eragiteari utzi gabe, nahasketa loditu arte egongo gara, irakin gabe, eta loditutakoan sutatik aterako dugu. Bota arrautza eta gazta arraspatu apur bat (2/3 inguru) eta eragin dena ondo nahastu arte. Gorde.
Kendu ura alberjinia zatiei, pasa irinetan eta olio bero ugaritan frijitu. Laberako erretilu lauki zuzen batean jarri alberjinia geruza bat eta bota gatza eta piperbeltza. Estali barazki eta patatekin eta gainean jarri gainerako alberjiniak, bota berriro ere gatza eta piperbeltza. Estali bexamelarekin eta amaitzeko, gainetik bota gainerako gazta arraspatu guztia. Labe beroan egin 30 minutuz. Apur bat hozten utzi eta laukitan zatitu.
Errezeta honek denetik dauka (barazkiak, esnekiak, patatak, arrautza...) eta "ohiko" menu batean 1. edo 2. plater gisa jartzeko kaloria asko izan dezakeen arren pertsona gehienentzat, oso interesgarria da bera bakarrik edo entsalada batekin hartzeko eta ondoren azkenburukoan fruta hartu. Propietate nutrizionalik gehienak barazkiek eta esnekiek emango dituzte eta azkenengo hauek gantz dezente duten arren, eta gainera gantz aseak izan, gaur egun badakigu esnearen gantzak ez dituela haragi gorri eta prozesatuetako gantz aseen ondorio kaltegarri berdinak, esnekiek dituzten beste osagai batzuen ondorioz. Era berean, barazkien eta pataten zuntzak izango duen eragina ere kontuan izan behar da, nutrienteak xurgatzerakoan eragina izango baitute, hauetako batzuk zuntzak "harrapatu" egingo baititu eta, ondorioz, ez ditu gorputzak asimilatuko (adibidez, gantz batzuk ez dituenez asimilatuko, ez ditugu kaloria horiek gehituko). Hau da, errezeta hau egokia da elikadura orekatu eta osasungarrian, eta oso egokia egun hotzetarako. Barazkiak jateko beste modu bat, baina oso mediterraneoa, Greziako errezeta baita.
Ingredientes (4 personas)
- 2 alberjinia
- 150 g patata
- 100 g tomate natural birrindu
- 10 ml oliba-olio birjina
- 100 g tipula
- Erramu hosto bat
- 2 baratxuri ale
- 190 g Parmako gazta arraspatuta
- 50 g irin
- 300 ml esne oso
- 50 g gurin
- arrautza 1
- Gatz apur bat, piperbeltza eta intxaur muskatua
sReceta online en:
