Legatzez eta ganbaz betetako zerbak, etxean egindako tomatearen gainean

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Nutri-score
Legatzez eta ganbaz betetako zerbak, etxean egindako tomatearen gainean

Descargar

kcal
455 23%
Azúcares
8,36g 9%
Grasas
27,7g 40%
Grasas saturadas
10,8g 54%
Sal
2,12g 35%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Zerbaren zati berdea kenduko dugu eta zati zuria edo orri-mamia bakarrik utziko dugu. Zati berdeak gorde egingo ditugu, betetzeko. Orri-mamiak ongi garbitu eta hariak kenduko dizkiegu zati gogorrei. 5 cm inguruko luzera duten zatiak egingo ditugu eta egosi egingo ditugu ura eta gatzarekin ordu erdiz. Orri-mamiak egositakoan, uretatik atera eta erretilu batean utziko ditugu hozten; irina eta arrautzetan pasa eta frijitu egingo ditugu zartagin batean olio beroarekin. Brounoisse erara txikitutako tipula eta piperrarekin frijitukia egingo dugu zartagin bero batean oliba-olio apur batekin. Frijitukia egindakoan ganbak eta legatza txikituta erantsiko ditugu eta bi minutuz irakinaldi bat emango diogu, arraina eta itsaskia egin arte. Frijitukia zartaginetik atera eta iragazki batean jarriko dugu, xukatzeko. Frijitukiaren zuku guztiak tomate-saltsarekin nahasiko ditugu. Frijitukia, legatza eta ganbak bexamel apur batekin loditu eta nahasketa horrekin beteko ditugu zerba hostoak; aurrez, hosto horiek ura eta gatzarekin egosiko ditugu, ura xukatu eta olioa bota ondoren, nahasketarekin bete eta bildu egingo ditugu, fardel txikiak balira bezala. Fardel horiek labean sartu eta 5 minutuz egingo ditugu 180ºC-an. Frijitukiaren zukua nahasi diogun tomate-saltsaren gainera atera eta gainean zerbaren orri-mami frijituak eta tipulin-zurtoinak jarriko dizkiogu.

Ingredientes (4 personas)

  1. - 400 g zerba fresko orri-mami eta guzti
  2. - 100 g legatz fresko
  3. - 100 g ganba zuritu
  4. - 40 g tipulin fresko
  5. - 40 g piper gorri
  6. - 500 g bexamel (100 irin x 100 gurin x 1 l esne)
  7. - 100 g tomate-saltsa
  8. - 30 g irin
  9. - 2 arrautza
  10. - 4 g gatz
  11. - Frijitzeko olioa
  12. - Tipulin-zurtoinak

sReceta online en: