Fruituz betetako arkume-hanka eta sagar-konpota

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
Fruituz betetako arkume-hanka eta sagar-konpota

Descargar

kcal
596 30%
Azúcares
37,7g 42%
Grasas
33,7g 48%
Grasas saturadas
14,3g 72%
Sal
0,79g 13%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Arkumearen hankari hezurra kentzen zaio, ireki egiten da eta bete egiten da hirugiharra, aranpasak eta perretxikoekin. Perretxikoak aurrez salteatzen dira baratxuri ale batekin eta oliba-olio apur batekin. Ondoren hanka itxi egiten da, biribilkatuaz. Gatza eta piperbeltza bota, txerri-gantzarekin egin eta erretzeko soka berezi batekin lotzen da. Zartagin batean apur bat egingo dugu hanka (risolatu). Hanka handia bada, bi orduz egingo dugu labean 180ºC-an, aldiz, zilindro txikiagoa prestatu baditugu, ordubetean egingo da. Noizik eta behin ur eta ardo zuri pixka bat botako diogu eta berari irteten zaion zukua ere bai. Kanpoaldeak distiratsu eta urre kolorekoa egon behar du, barrutik egin arte. Errege-sagarrekin konpota egiten da aparte. Sagarrak zuritu eta txikitu, bi azukre koilarakada eta olio koilarakada bat, gatz pixka bat eta baso bat ur bota eta su eztian egiten da 30 minutuz (bitsadera batekin apurtu daitezke).

Ingredientes (4 personas)

  1. - Arkume-hanka bat hezurra kenduta
  2. - 3 errege-sagar
  3. - 50 g hirugihar oso mehe ebakita
  4. - 200 g aranpasa hezurrik gabe
  5. - 150 g perretxiko
  6. - Baratxuri-ale bat
  7. - 100 ml ardo zuri
  8. - 30 g gantz
  9. - 4 g ehotako piperbeltz zuri
  10. - 4 g gatz

sReceta online en: