Mihi-arraina, Eroski Natur barazki erre eta zitrikoen saltsarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Tiempo
- De 30 minuts a 1 hora
- Nutri-score
- kcal
- 283 14%
- Azúcares
- 8,33g 9%
- Grasas
- 13,7g 20%
- Grasas saturadas
- 1,99g 10%
- Sal
- 0,84g 14%
Modo de preparación
Tipula eta piper gorriak zerrenda finetan eta gari-zainzuri muturrak moztuko ditugu. Wok edo zartagin sakon batean, oliba-olio pixka batekin eta gatzarekin salteatuko ditugu, gainazaletik gorrituta eta barrutik puntu-puntuan geratzeko.
Mihi-arrainen xerrak aterako ditugu, hezurrak kenduta. Oliba-olioarekin igurtzi, gatza bota eta ondo berotutako itsaspenaren kontrako zartaginean buelta eta buelta emango diegu, arrain oso delikatua delako. Toki epelean gordeko ditugu.
Mihi-arrainak kozinatzeko erabili dugun zartagin berean brounoisse eran (fin-fin) moztutako porruaren zati zuria eta baratxuri-aleak su ertainean frijituko ditugu, koilarakada bat oliorekin. Barazkiak kolorea hartzen hasten direnean (gorritu gabe), arrain-salda, laranja-zukua (zukuan bertan urtutako arto-irinarekin) gatz pixka bat eta tipulin txikitua botako dizkiegu.
Saltsa irakiten hasten denean, minutu batez behintzat kozinatzen utziko dugu, su ertainean. Saltsa loditzen hasten denean, iragazi eta mihi-arrainei botako diegu.
Barazkiak eta mihi-arraina zerbitzatuko ditugu, hoztu baino lehen.
Ingredientes (4 personas)
- - 600 g mihi-arrain xerratan, hezurrik gabe
- - 100 g porru (parte zuria)
- - 3 baratxuri-ale
- - 2 zuku-laranja
- - 100 ml arrain-salda
- - 10 g arto-irin
- - 20 ml oliba-olio
- - 4 g gatz
- - Tipulin-zurtoinak
-
- <strong>Barazki erreentzat:</strong>
- - 50 g tipulin fresko
- - 50 g piper gorri
- - 100 g gari-zainzuri
- - 30 ml oliba-olio
- - Hainbat piperbeltz
- - 4 g gatz
sReceta online en:
