Idiazabal gaztaren tarta epela eta erdi-krematsua, fruitu gorrien salteatuarekin
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- D'1 a 2 hores
- Nutri-score
Modo de preparación
Maria motako galletak hauts bihurtzeraino txikituko ditugu, tartaren oinarria egiteko, eta gurin likido epelarekin nahastuko dugu dena, plastilinaren testura lortu arte.
Orea molde desmuntagarri batera bota eta zanpatu egingo dugu, oinarria trinkotzeko. Gero, hozkailuan sartuko dugu testura gogortzeko.
Txarro batean, esne-gaina, gazta krematsua, arrautzak, azukrea eta Idiazabal gazta nahastuko ditugu, pikorrik gabeko nahaste krematsua lortu arte, eta kontuz isuriko dugu molde desmuntagarriko galleta-oinarriaren gainean.
180ºC-ra aurrez berotutako labean kozinatuko dugu, 3 minutuz, goitik eta behetik beroa emanda eta aire-zirkulaziorik gabe.
Barrutik biguna eta mamitu gabe dagoela ohartzen bagara ere, labetik aterako dugu, eta kanpoko beroarekin barrutik mamitzen utziko dugu, erdi-krematsua geratzeko. Moldearen tamainaren arabera, 1 eta 4 ordu bitartean utziko dugu, moldetik atera aurretik.
Amaitzeko, koilarakada bat oliba-olio eta fruitu gorrien salteatuarekin eta laranja-zuku eta gatz eta piperbeltzen ukituarekin zerbitzatuko dugu.
Ingredientes (4 personas)
- - 200 g galleta, maria motakoak
- - 125 g gurin, kalitatezkoa
- - 600 g igurzteko gazta
- - 400 g harrotzeko esne-gain
- - 40 g Idiazabal gazta
- - 6 arrautza
- - 180 azukre
- - 200 g mugurdi
- - 200 g marrubi
- - 5 ml oliba-olio birjina estra
- - 3 g gatz eta hainbat piperbeltz
sReceta online en:
