Sandia eta masusta gorri sorbetea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad per a principiants
- Tiempo
- Més de 2 hores
- Precio baix
- Precio baix
- Nutri-score

Modo de preparación
1.Angurri laukitxoak egin eta izozkailuan sartuko dugu.
2.Angurria izoztutakoan, irabiagailuaren edalontzira botako ditugu izoztutako zatitxo horiek, izoztutako mugurdia, limoi-zukua, ura, azukrea eta eztia edo agabe ziropa. Erdi-izoztutako krema bat egin arte irabiatuko ditugu.
3.Izozkailuan sartuko dugu krema hori pare bat orduz, gogortu dadin.
4.Ateratakoan menda hosto batzuk jarriko dizkiogu.
Hona hemen etxean egindako sorbete osasungarria. Propietate nutrizionalak. C bitamina eta azido foliko ugari du, batez ere mugurdiei esker. Gordinik jaten direnez, bitamina hori erabat aprobetxatzen da, beroarekin oso erraz suntsitzen baita. Trikimailua. Azukrea ez da ezinbestekoa, erabiltzen ez badugu ez gara zapore artifizial gozoetara ohituko eta, ondorioz, azukredun elikagai gutxiago hartuko dugu. Bazenekien…? Angurria da urik gehien duen fruta, horregatik da ezin hobea udarako. Izan ere, orain tenperaturek gora egin eta hidratazio handiagoa behar dugu. Egokia. Beganoentzat eta barazkijaleentzat.
Ingredientes (4 personas)
- - 400 g angurri beltz, hazirik gabe
- - 300 g mugurdi izoztu
- - Limoi baten zukua
- - 50 g azukre
- - 200 ml ur
- - Koilara txiki 1 ezti edo Agabe ziropa
- - Menda freskoa
sReceta online en:
