Izokina plantxan bruselazekin eta laranjaz eta jengibrez ondutako arrozarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
Més de 2 hores
Izokina plantxan bruselazekin eta laranjaz eta jengibrez ondutako arrozarekin

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Jarri bihi osoko arroza beratzen 2 orduz, arinago egosi ahal izateko.  Bota koilarakada bat oliba-olio zartagin batean eta jarri tipulina sueztitzen. Biguntzen denean, erantsi baratxuria eta utzi suan minutu batez. Gehitu arroza eta arin frijitu.Erantsi aldez aurretik berotutako ura eta laranja-zukua, laranjaren birrindurarekin eta jengibre-xerrekin batera. Utzi arroza egosten testura samurra hartu arte.  Zerbitzatu aurretik, kendu jengibre- xerrak. Garbitu eta zatitu erditik bruselazak, kanpoko geruza kenduta.  Egosi bruselaza garbiak lurrunetan 2 minutuz eta xukatu ondo.  Jarri zartagin bat suan oliba-olio birjina estraren koilarakada batekin. Erantsi bruselazak eta frijitu testura samurra hartu arte.  Erantsi soja-saltsa eta sesamo-haziak eta nahastu ondo. Gorde geroko.  Frijitu izokin-trontzoak plantxan oliba-olio birjina estraren hari batekin eta eman gatza eta piperbeltza.  Zerbitzatzeko, egin arroz-ohe bat eta horren gainean, jarri izokin-trontzoak eta bruselazak haien zukuarekin.
Errezeta honek nutrizio-profil osoa eta interesgarria dauka: proteina osasuntsuak, barazkiak eta bihi osoko zerealak. Eta menu honi amaiera bikaina emateko, aukera ezin hobea da frutazko azkenburuko bat.  Nutrizio-propietateak. Nutrizio-eduki oneko plater bat da, kalitatezko proteinekin, koipe kardio-osasungarriekin, bihi osoko karbohidrato konplexuekin, zuntzarekin eta bitamina eta mineralen eduki nabarmenarekin. Azken horien artean, D, E eta C bitaminak, B multzoko bitaminak, azido folikoa, potasioa, fosforoa, selenioa eta zinka ditugu.

Ingredientes (4 personas)

  1. 2 izokin-trontzo (500g inguru) n
  2. n12 bruselaza n
  3. n1 koilarakada soja-saltsa (gatz gutxikoa)
  4. nn2 koilarakadatxo sesamo-hazi n
  5. n2 koilarakada oliba-olio birjina estra + hari bat oliba-olio birjina estra (izokinerako)
  6. nn1/2 tipulin (brunoise eran xehatuta) n
  7. n 1 baratxuri-ale (zukututa)
  8. nn1 katilu bihi osoko arroz (200 g inguru) nn
  9. 1 katilu laranja-zuku n
  10. n1 katilu ur (edo gehiago, arrozak eskatzen duenaren arabera)
  11. Laranja-birrindura nn
  12. 2 jengibre-xerra nn
  13. Gatza eta piperbeltza

sReceta online en: