Azalore barratxoak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad baixa
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Precio baix
Precio baix
Nutri-score

Descargar

kcal
207 10%
Azúcares
4,40 5%
Grasas
7,44 11%
Grasas saturadas
3,55 18%
Sal
0,46 8%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Birrindu azalorearen sortak arrozaren antzeko testura lortu arte.  Jarri lortutako "arroza" kaiku batean, estali film gardenez eta sartu mikrouhin labean 5 minutuz.  Xukatu azalorea ur-soberakin guztia kendu arte.  Irabiatu arrautza arinki katilu batean eta erantsi parmesano eta mozzarrella gaztaren erdia gainerako osagaiekin batera. Eragin masa homogeneo bat lortu arte.  Laberako papera jarri ondoren, zabaldu nahasketa erretilu batean, laukizuzen bat osatuz.  Laberatu 15 minutuz edo urre kolorea hartu arte.  Ireki labea eta hautseztatu mota bietako gazta masaren gainetik. Utzi labean beste 10 minutuz.  Atera labetik eta moztu masa barratxoetan.  Tomate-saltsarekin batera zerbitzatu ditzakezu.
Aukera on bat da etxeko txikiek barazkiak jan ditzaten, desberdina, modu dibertigarrian eta guk nahi dugun elikagai eta espezieekin presta dezakeguna. Eta haurrek janaria prestatzen laguntzen badigute, askoz hobe.   Barazkiek gure dietaren oinarria izan behar dute, substantzia onuragarri, bitamina, mineral eta zuntz ugari ematen digutelako. Beraz, zenbat eta barazki desberdin gehiago hartu orduan eta osagai onuragarri anitzagoak barneratuko ditu gure gorputzak. Azaloreak egindako ekarpenari dagokionez, C bitamina eta azido folikoa nabarmentzen dira.  Bazenekien…? Barazkiak denbora laburrean eta ur-soberakinik sortu gabe eginda, mineral eta bitaminen edukia mantentzen da.  Egokia Arrautza-esne begetarianoentzat.

Ingredientes (4 personas)

  1. ½ azalore ertain
  2. 2 patata ertain, egosita
  3. 60 g mozzarella gazta arraspatu
  4. 40 g parmesano gazta arraspatu
  5. 1 arrautza
  6. 1 koilarakadatxo oregano lehor
  7. 1 koilarakadatxo albaka lehor
  8. ½ baratxuri-hauts

sReceta online en: