Olagarroa patatekin eta arrozarekin

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
De 30 minuts a 1 hora
Olagarroa patatekin eta arrozarekin

Descargar

kcal
237 12%
Azúcares
0,8g 1%
Grasas
9g 12%
Grasas saturadas
1,5g 7%
Sal
0,3g 5%
1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Olagarroa bigundu egin behar da egin aurretik. Horretarako, olagarroa izoztu egin behar da bi egunez, nerbioa hiltzeko, izan ere berak daukan ura izotz bihurtzean bolumen handiagoa hartzen du eta ehunak apurtu egiten direnez, haragia bigundu egiten da. Egin baino egun bat lehenago aterako dugu olagarroa izozkailutik eta hozkailuan jarriko dugu erretilu batean, ura joan dakion. Presio-eltze batean jarriko dugu olagarroa baso erdi urekin, estali eltzea eta su handian egingo dugu. Eltzea presiorik handienean dagoenean, beste 5 minutuz utziko dugu egosten. Sutatik kendu eta presioa joan arte egongo gara eltzea irekitzeko. Atera olagarroa, eta salda beste ontzi batera aterako dugu. Tipula, baratxuri alea eta piper berdea egingo ditugu  brounoisse  erara (oso txiki eginda) lapiko batean, oliba-olio apur batekin. Tipula garden bihurtzen denean, zuritu eta txikitutako patatak eta arroza botako dizkiogu, denak sueztitu eta olagarroa egosteko erabilitako salda botako diegu. 20 minutuz egingo dugu tenperatura ertainean. Arroza eta patatak puntuan daudenean, lapikoa sutatik kendu eta oliba-olio birjin pixka bat botako diegu gordinik, baita piperrauts gozoa eta mina ere. Plateraren oinarrian patatak eta arroza jarriko ditugu eta gainean olagarro zatiak, oliba-olio tanta batzuk eta piperrautsarekin.
Olagarroa itsaski zefalopodoa da, kaloria gutxi du gantz gutxi duelako, eta edozein arrain zuriren parekoa dela esan daiteke. Kolesterol asko ere ez du eta %18 inguru proteina. Iodoa, burdina, kaltzioa, potasioa, zinka, sodioa, fosforoa eta E eta B taldeko bitaminak ditu. Arrozarekin prestatzen da eta arrozak karbohidratoak ditu, baita zuntza, mineralak eta beste substantzia onuragarri batzuk ere, integrala janez gero. Patatek ere karbohidratoak eta zuntza dituzte. Olagarroa jateko modu desberdin eta osasungarria.

Ingredientes (4 personas)

  1. 400 g olagarro
  2. 150 g patata
  3. 100 g arroz
  4. 30 g tipula
  5. 30 g piper berde
  6. baratxuri ale bat
  7. 25 ml oliba-olio birjina
  8. Piperrauts gozo eta min pixka bat
  9. Gatz pixka bat

sReceta online en: