Ardi-mamia eztia eta intxaurrekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad para principiantes
Tiempo
30 minutu baino gutxiago
Ardi-mamia eztia eta intxaurrekin

Descargar

kcal
329 17%
Azúcares
20g 22%
Grasas
23g 33%
Grasas saturadas
5g 24%
Sal
0,1g 1%
de 5 estrellas. Basado en 0 valoraciones

Modo de preparación

Prestatzeko oso errezeta erraza, ardi-mamiaren gainean eztia jarri eta jarraian, zuritu eta zatitutako intxaurrak gehitu besterik ez dugu behar. Eztia alde batera utz dezakegu eta gozatu gabe hartu, intxaurrekin soilik, edo gozagarri gisa fruta lehorrak gehitu (datilak, orejoiak, aranpasak, beste fruta deshidratatuak...)
Ardi-mamia, naturala bada, gure ohiko dietaren parte izan daitekeen esnekia dugu. Naturala gustatzen ez bazaigu, hau da, gozagarririk ez duena, guk gozatzen badugu (kasu honetan, eztiarekin) pixkanaka-pixkanaka ezti kopurua murriztu ahal izango dugu, gure aho-sabaia ia konturatu barik zapore ez hain gozoetara egokituz. Beste estrategia bat fruta lehorrak edo deshidratatuak erabiltzea da, frutaren fruktosa-kontzentrazioak gozotasuna ematen baitio. Gainera, frutaren zuntz, bitamina, mineral eta fitokimikoei esker, azukre horrek ez dauka azukre gehitu edo libreek bezain beste ondorio negatibo. Era berean, postre honekin, gure dietan fruitu lehorrak sartzen ditugu, elikagai oso garrantzitsua, kontutan izanik egunero errazio bat hartzea gomendatzen dela. Fruitu lehorrak elikagai oso interesgarria dira nutrizio-ezaugarriei dagokienez: proteinak, koipe kardio-osasungarriak, bitaminak (horien artean jakien koipeetatik soilik lortzen ditugun horiek, hala nola, E bitamina) eta mineralak (kaltzioa, burdina eta magnesioa, esaterako) ematen dizkigute, ase egotearen sentsazioa areagotzen dute eta bere kontsumoari esker gure dietatik osasungarriak ez diren beste produktu batzuk baztertzen ditu.  

Ingredientes (4 personas)

  1. 4 ardi-mami
  2. 60 g ezti
  3. 100 g intxaur zuritu

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/